Partekatu edukia
Herri Lanak eta Zerbitzuak
Gaia: Falta un "durmiente" en la carretera de acceso, así como un paso de cebra
Exp: 11/417/O
Serbitzu Publikoak
2011ko maiatzaren 26an, Juan Andrés Lacosta Huarte jaunak aurkeztutako idazki bat sartu zen gure erakundean. Haren bidez, kexa bat aurkeztu zuen Baztango Udalaren aurka, Iruritara iristeko bidean dauden arazoengatik.
Kexa-idazkian, honakoa azaltzen zuen:
Iruritara sartzeko bide-gurutzean, 40 km/h-ko abiadurara mugatzeko seinale bat dago, askok errespetatzen ez dutena. Hori dela eta, etorkizunean orain arte gertatu diren istripuak eta antzerakoak gerta ez daitezen, komenigarria litzateke abiadura mantsoaraztekoa
jartzea.
Komenigarria litzateke oinezkoentzako pasabide bat jartzea, bertan bizi direnak eta bidean paseoan dabiltzanak errepidea pasatu ahal izateko.
Kexa behin aztertuta, erakunde honek zehazki esku hartzeko zer aukera zituen jakiteko, erakunde hau bera arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeak ezarritakoari jarraiki, azaldutako gaiari buruzko txosten bat eskatu zion Baztango Udalari.
2011ko ekainaren 29an, erakunde honetan Baztango Udalaren txostena sartu zen eta, bertan, honakoa azaltzen zen: gaur egungo egoera ikertuko dugu eta eskuragarri ditugun baliabideekin zer hobekuntza egin dezakegun aztertuko dugu
.
Informazio hori ikusita, 2011ko uztailaren 15eko idazkiaren bidez, Baztango Udalari txostena zabaldu zezan eskatu genion, kexari zegokionez, epeak, lehentasunak eta gauzatuko zituen jarduerak zehaztuz. Ezarritako epean erantzunik jaso ez genuenez, 2011ko abenduaren 29an informazio osagarriaren eskaera errepikatu egin genuen.
Azkenik, 2012ko urtarrilaren 30ean, Baztango Udalaren txostena jaso zen eta, bertan, zera azaltzen da:
“Goian aipatutako erreferentzia zenbakia daukan eta zure zuzendaritzaren menpe dagoen erakundeak egin duen espedienteari buruzko txostenaren eskaerari erantzunez, hauxe adierazi nahi da:
Lehenik eta behin, N-121 B errepidearen titularra Nafarroako Gobernua dela, beraz, kexan jasotako eskaera azken horri igorri behar zaio; horrek baitauka eskaera horri erantzuteko eskumena, Nafarroako errepideei buruzko 5/2007 Foru Legearen 46. eta 64. artikuluetan xedatutakoarekin bat eginez.
Dena den, txosten honi Baztango Udaleko Tokiko Gobernuko Batzarrak hartu duen erabakiaren kopia erantsi diogu. Aipatutakoa akordioan, Nafarroako Gobernuari zenbait areka jartzeko eskatu zaio, horietako bat Iruritan. Hala ere, lehen esan dugun moduan, areka horiek instalatzeko eta horien kokapenaren gaineko erabakia Nafarroako Gobernuari dagokio".
Nafarroako errepideen gaineko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 63. eta 64. artikuluekin bat eginez, errepideetako hiri-tarteetan, hau da, dagokion udaleko hirigintzako plangintza tresnan hiritar gisa sailkatutako lurzorutik pasatzen diren edo lurzoru horien aldamenean dauden tarteetan, tokiko erakundeek eskumena daukate baimenak emateko eta zigortzeko ahalmena gauzatzeko, betiere, salbuespen honekin: galtzadaren edo gainontzeko errepidearen errealitate fisikoan eragina duten jardueren kasuan. Azken horietan, aginpidea errepideen arloan eskumena duen Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren departamentuaren esku egongo da.
Gauzak horrela, kexagileak lortu nahi zituen jarduerek, hau da, “abiadura mantsoaraztekoa” eta zebra-bide bat jartzeak, galtzadaren errealitate fisikoan eragina daukate, beraz, aipatutako foru legearen 64. artikuluak xedatzen duenari jarraiki, jarduera horien gaineko erabakiak hartzeko aginpidea Nafarroako Gobernuko Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren esku dago.
Udalak jakinarazi digunaren arabera, Tokiko Gobernuaren Batzarraren erabakiaren bidez Sustapen eta Etxebizitza Departamentuari zenbait areka
jartzeko eskatu zaio, horietako bat Iruritan.
Udalak esandakoa ikusita eta Nafarroako Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeak, Konstituzioak eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak jasotzen dituen eskubideen eta askatasunen defentsari eta babes mailaren hobekuntzari lotuta, esleitu didan eginkizuna betez egokitzat jo dut Baztango Udalari honako gomendio hau egitea aintzat har dezan:
Gaiaren inguruan gauzatutako jardueren kaltetan izan gabe, Iruritara sartzeko gurutzagunean oinezkoentzako pasabidea, abiadura mantsoaraztekoa edo oinezkoentzako segurtasunarentzat egokiak diren beste neurri batzuk instalatzearen egokitasuna aztertu eta baloratu dezan eta, hala badagokio, Sustapen eta Etxebizitza Departamentuari modu justifikatuan horien instalazioa eskatu dezan
.
Zure erantzunaren zain geratzen naiz eta, bide batez, eskerrak eman nahi dizkizut erakunde honi emandako laguntzagatik.
Adeitasunez,
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia