Partekatu edukia
Gardentasuna eta informazio publikorako eskubidea
Gaia: No le contestan a solicitud presentada pidiendo documentación
Exp: 11/512/D
Eskubideak Sustatzea
2012ko maiatzaren 5ean erakunde honetan Antonio Pérez Arregui jaunak aurkeztu zuen kexari buruzko erantzuna jaso zen. Interesduna kexatu zen ez zuelako erantzunik jaso 2011ko irailaren 21ean Narbarteko Kontzejuaren aurrean aurkeztutako eskari bati dagokionez.
Idazkian azaltzen zen Narbarteko Kontzejuak Pérez Arregui jaunari erantzun ziola 2011ko urriaren 13an eta, bertan, eskatu zuen informazioari buruzko datu gehiago eskatu zizkiotela.
Hori ikusita, informazio horren berri eman nion kexagileari eta, bide batez, iradoki nion eskatu zizkioten datuak osatu zitzan bere idazkiaren erantzun osoa jasotze aldera, hortaz, gai horren inguruko nire esku-hartzea amaitutzat jo nuen.
Orain dela gutxi, kexa aurkeztu zuen pertsonak erakunde honetara jo du berriro ere eta azaldu du 2012ko maiatzaren 22an idazki berri bat aurkeztu zuela Narbarteko Kontzejuan eskatutako dokumentazioa gaineratuz.
Adierazitakoaren arabera, 2012ko maiatzaren 25ean, aipatutako kontzejuaren idazki bat jaso zuen eta bertan eginbide bat ageri da; horren arabera, Narbarteko Kontzejuak dokumentazio hori jasotzeari uko egin dio.
Tokiko erakundeen antolakuntza, funtzionamendua eta araubide juridikoaren araudia onartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 151. artikuluak, bere aldetik, ezarri du tokiko erakunde guztietan Erregistro Orokor bat egongo da, jasotzen diren agirien sarrera modu argian jaso dadila
. Beraz, Narbarteko Kontzejua tokiko erakunde bat denez, Erregistro Orokor bat edukitze betebeharra dauka, bai eta herritarrek aurkezten dituzten idazkiak onartzeko eginbeharra ere.
Aurreko gogoetekin bat eginez, egokitzat jo dut zugana jotzea eta Narbarteko Kontzejuan aurkezten diren eskari eta gainontzeko agiri guztiak onartzeko legezko betebeharra gogoraraztea, horrela bermatzen baita herritarrek parte hartzeko duten eskubidea. Hortaz, kexagileak aurkeztu duen dokumentazioa jasotzeari uko egiten dion eginbidea bertan behera uzteko beharrezkoak diren neurriak har ditzazun eskatu nahi dizut.
Bi hilabeteko epea emango diot Narbarteko Kontzejuari gogorarazpen honen onartzeari buruzko informazioa bidal diezadan, Nafarroako Arartekoaren gaineko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34. artikuluaren bigarren atalarekin bat eginez.
Aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizut zalantzarik gabe idazki honi eskainiko diozun arretarengatik. Zure berrien zain nago.
Adeitasunez,
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia