Bilaketa aurreratua

Ebazpenak

Nafarroako Arartekoaren Ebazpena (Q21/658) Iruñako Udalari gomendatzea objektibotasun-, inpartzialtasun- eta neutraltasun-printzipioak bermatu ditzan eraikin publikoetan eta udal-titulartasuneko jarduera publikoan.

2021 abuztua 02

Herritarren segurtasuna

Gaia: La colocación de determinados símbolos en la fachada del Ayuntamiento de Arbizu, el contenido en redes sociales oficiales donde se da notoriedad a lo manifestado por determinados partidos políticos y la organización de un homenaje a un vecino de la localidad.

Herritarren segurtasuna

Arbizuko alkatea

Alkate jauna:

1. 2021eko ekainaren 29an, instituzio honek COVITE ‑ Euskal Herriko Terrorismoaren Biktimen Elkartearen presidente Consuelo Ordóñez Fenollar andrearen idazki bat jaso zuen. Horren bidez, Arbizuko Udalaren inguruko kexa bat aurkeztu zuen, udaletxearen aurrealdean nolabaiteko sinbologia kokatzearen ingurukoa, sare sozialetan zabaldutako eduki baten ingurukoa eta omenaldi baten ingurukoa.

2. Ondoren, instituzio honek Arbizuko Udalera jo zuen, gai horri buruzko informazio eske.

Honako hau jartzen du jaso genuen txostenean:

“1.- Udaletxeko balkoian ikusgai jarritako aipatutako sinbologiari dagokionez, alde honek ez du hori kokatu izanaren berririk izan eta materiala ez zen udal-onespenarekin ikusgai jarri. Horren berri izan bezain laster, Udaleko langileek beraiek kendu zituzten kartelak eta pankartak.

Nabarmendu beharra dago atxikitako argazkia nahiko zaharra dela eta ez dela 2021eko jaietakoa. Edonola ere, udaleko kideek ez zuten horren berri.

2.- Bestalde, auto batek harrapatuta berriki hildako Balda jaunari egindako omenaldia bere lagunek antolatu zuten, Arbizuko lagun maitatua baitzen. Omenaldiak ez zuen zerikusirik izan terrorismoarekin edo sekula kondenarik betearazi ez zioten ustezko delituekin. Gobernuaren Ordezkaritzari jakinarazi zitzaion omenaldia ospatuko zela eta Guardia Zibila ere bertaratu zen bermatzeko segurtasun- eta higiene-neurri guztiak betetzen zirela.

Heroi gisa omentzea Balda jaunak arbizuarrekiko zuen laguntasunaren eta maitasunaren ondorioa izan zen. Omenaldia herriak antolatu zuen herriarentzat, arrazoi bat aipatzearren, haren amaiera tragikoak galeraren mina partekatzeko eta adierazteko beharra ekarri duelako.

Aintzat hartuta BIKTIMEN elkarte bati idazten ari natzaiola, ezin hobeto ulertuko duzue, Baldaren biktimaren ikuspegi beretik, bere galerak dakarren sufrimendua”.

3. Jaso den moduan, kexa aurkeztu zen Arbizuko udaletxearen aurrealdean sinbolo batzuk kokatu zirelako, sare sozial ofizialetan alderdi politiko batzuek adierazitakoa nabarmentzen duen eduki jakin bat hedatu zelako eta udalerriko bizilagun bati omenaldi bat egin zitzaiolako.

Arbizuko Udalak aurretik transkribatutako txostena bidali du, non azaltzen diren udaletxeko aurrealdean sinbologia jakin bat egotearekin lotutako jarduerak eta udalerriko bizilagun bati egindako omenaldi baten inguruko jarduerak. Halere, ez da ezer aipatu alderdi politiko batzuen mezu batzuk Udaleko sare sozialen profiletan egoteari buruz.

4. Espainiako Konstituzioaren 103. artikuluak honako hau xedatzen du: “Herri Administrazioak objektibotasunez betetzen ditu interes orokorrak, eta eragingarritasun-, hierarkia-, dezentralizazio-, deskontzentrazio- eta koordinazio-printzipioen arabera dihardu, legeari eta
zuzenbideari bete-betean men eginez”.

Aipatutako objektibotasun-printzipioa, inpartzialtasun- eta neutraltasun-printzipioei estuki lotua, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 3. artikuluan eta Nafarroako Tokiko Administrazioko Foru Legean ere jasotzen da, eta administrazio publikoek jarraitu beharreko jarduerak errespetatu beharreko printzipio orokor bat osatzen du.

Objektibotasun-, inpartzialtasun- eta neutraltasun-printzipio horiek betez, instituzio honek ulertzen duenaren arabera, administrazio publikoek aukera politiko jakin batzuen mezuak ekidin behar dituzte udal-informazioa zabaltzeko, sustatzeko, iragartzeko edo hedatzeko jardueretan. Era berean, aipatutako printzipioekin bat, udal-titulartasuneko eraikinetan erakunde- edo udal-jardueraz kanpoko sinboloak kokatzea ekidin behar da, eta, horrelako egoerak gertatzen badira, berehala jardun behar da.

Hori dela eta, instituzio honek beharrezkotzat du Arbizuko Udalari gomendatzea objektibotasun-, inpartzialtasun- eta neutraltasun-printzipioak bermatu ditzan eraikin publikoetan eta udal-titulartasuneko jarduera publikoan.

5. Beraz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak ematen dizkion eskumenen arabera, hau jo du beharrezkotzat:

Arbizuko Udalari gomendatzea objektibotasun-, inpartzialtasun- eta neutraltasun-printzipioak bermatu ditzan eraikin publikoetan eta udal-titulartasuneko jarduera publikoan.

Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluari jarraikiz, eta aginduzkoa betez, Arbizuko Udalak bi hileko epean jakinarazi beharko du ebazpen hau onartzen duen eta, dagokionean, hura betetzeko zer neurri hartu dituen.

Lege-agindu horretan xedatzen denez, aipatutako administrazio publikoak arartekoaren erabakia onartzen ez badu, erakunde honek erabaki dezake gai hori 2021. urteari dagokion urteko txostenean sartzea eta Nafarroako Parlamentuan azaltzea, jarrera hori izan duen administrazio publikoa berariaz aipatuz, baldin eta arartekoaren iritziz erabakia onartzea posible bazen.

Adeitasunez, zure erantzunaren zain,

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia