Partekatu edukia
Trafikoa eta bide-segurtasuna
Gaia: La existencia de vegetación junto a una via con abundante circulación que entraña riesgo para la seguridad vial.
Tráfico
Baztango Alkatea
Alkate jauna:
2019ko uztailaren 10ean, instituzio honek idazki bat jaso zuen. […] anderearena, Baztango Udalaren aurka, zonaldeko errepide batean landaredia ez konpontzeak dakarran arriskuagatik. Idazki hartan, hauxe zioen:
Interesdunak azaldu zuen, lan arrazoiak direla eta, egunero joaten dela Sunbillatik Zugarramurdira, eta, Berrouet Bentatik La Venta du Carrelage – Zeramikaren Benta arteko zatian errepide ertzeko belarrak, sasiak eta sastrakak oso altu daudela, ikuspena guztiz murritza izatera helduz.
Adierazi zuen eskaera bat aurkeztu zuela Baztango Udalean, mantentze-lan egokiak eskatuz, eta bazekiela beste pertsona batzuek ere antzeko eskaerak aurkeztu zituztela. Hala ere, ez zitzaion irtenbiderik eman arazoari.
Azaldu zuen, landa-bide bat izanagatik ere, Bidasoa inguruko pertsona asko igarotzen direla bertatik Dantxarineara lanera joateko, baita Zugarramurdi eta Urdazubiko pertsonak ere, bertatik doazenak Bera, Irun edo Frantziatik hurbileko lekuetara.
Ondoren, erakunde hau Baztango Udalari zuzendu zitzaion, sortutako gaiaren gaineko informazioa eskatuz.
2019ko abuztuaren 9an, udal-txostena jaso zen, eta bertan honako hau azaltzen da:
Jakinarazten da Baztango Udalak sei hilabeteko epez kontratatzen duela pertsona bat bideetako eskokatze eta konponketa lanak egiteko. Pertsona horrek adierazitako lan horiek egiteko udalak daukan makina bakarra erabiltzen du, eta, horrenbestez, Baztango Bailarak behar dituen egokitzapen guztiak gauzatzeko denbora behar du. Adierazten diren eskokatze lan horiek (…) pertsona horri esleitutako egutegiaren arabera gauzatuko dira; behar bada, denbora pixka bat gehiago behar izango du horiek gauzatzeko, Bailararen hedadura zabala dela eta
.
Azaldu den moduan, kexak segurtasun arazo bat jartzen du agerian, ibilgailuak dabiltzan bide baten ondoko landaretzaren egoerak sortutakoa, eta ikuspenean eragiten duena.
Adierazitako kexan azaldutakoa eta udalak jakinarazitakoa ikusita, erakunde honek beharrezkotzat jotzen du tokiko erakundeari gomendatzea lehenbailehen eta modu eraginkorrean azter ditzala benetako segurtasun egoera eta aipatutako bidearen ikuspena, ondoko landaretzaren eraginez salatzen dena; eta, bertatik dabiltzan ibilgailuentzat arriskurik nabaritzekotan, berehala har ditzala beharrezkoak diren neurri guztiak.
Beraz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak ematen dizkion eskumenen arabera, hau jo du beharrezkotzat:
Baztango Udalari gomendatzea lehenbailehen eta modu eraginkorrean azter ditzala benetako segurtasun egoera eta aipatutako bidearen ikuspena, ondoko landaretzaren eraginez salatzen dena; eta, bertatik dabiltzan ibilgailuentzat arriskurik nabaritzekotan, berehala har ditzala beharrezkoak diren neurri guztiak.
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluari jarraikiz, eta aginduzkoa betez, Baztango Udalak bi hileko epean jakinarazi beharko du ebazpen hau onartzen duen eta, dagokionean, hura betetzeko zer neurri hartu dituen.
Lege-agindu horretan xedatzen denez, aipatutako administrazio publikoak arartekoaren erabakia onartzen ez badu, erakunde honek erabaki dezake gai hori 2017. urteari dagokion urteko txostenean sartzea eta Nafarroako Parlamentuan azaltzea, jarrera hori izan duen administrazio publikoa berariaz aipatuz, baldin eta arartekoaren iritziz erabakia onartzea posible bazen.
Adeitasunez, zure erantzunaren zain,
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia