Partekatu edukia
Gardentasuna eta informazio publikorako eskubidea
Gaia: Falta de contestación a recurso de alzada.
Eskubideak bultzatzea
Landa Garapen, Ingurumen eta Tokiko Administrazioko kontseilaria
Kontseilari jauna:
[…] jaunak adierazitako kexarekin lotutako zure txostena jaso dut. Hain zuzen, 897/2014 Ebazpenaren, urriaren 10ekoaren, Ingurumen eta Ur zuzendari nagusiarenaren, aurka aurkeztu zituen gora jotzeko bi errekurtsoei erantzunik ez zitzaielako eman adierazi zuen kexa (basozaintzako lanetarako emandako laguntzen kopuruak etengabe murrizten doazelako).
Behin gai hau aztertuta, frogatu ahal izan dut, kasu honetan, gora jotzeko errekurtsoaren gaineko ebazpena (2014ko urriaren 28an aurkeztutakoa) jarri zenetik lau hilabete baino gehiago igaro direnean eman dela (89/2015 Foru Agindua, martxoaren 10ekoa), eta, gainera, behin erakunde honek departamentu horretara jo duenean. Gora jotzeko errekurtsoen ebazpen berantiarrek, kasu honetan bezala, ez dute bermatzen Administrazioak aurretik ezarrita dagoen epean pertsonei erantzuteko eskubidea.
Gora jotzeko errekurtsoak ebatzi eta jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa da, 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 115. artikuluan jasota duenaren arabera.
Badakizunez, administrazio publiko batengana idatziz jo eta haren jarduketa bat eskatzen duen herritar orok eskubidea du legez edo arauz ezarrita dauden epeetan eta bide beretik erantzuna jasotzeko, erantzuna zein izango den gorabehera. Hori ondorioztatzen da euren gaien administrazio onerako herritar orok duen eskubidetik, Europako Erkidegoaren esparruan sortutakoa eta barneko ordenamendu juridikoan sartutakoa. Eta, era berean, zehazki, hori adierazten dute 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, behartzen baitu berariaz ebaztera, eta epearen barnean, aurkeztutako eskabide guztiak, eta bai 15/2004 Foru Legeak ere, abenduaren 3koak, 7.2 d) artikuluaren bidez, jasotzen baitu herritar orok eskubidea duela administrazioaren berariazko ebazpena edukitzekoa legez finkatuta dagoen epearen barnean.
Hori dela-eta, gogorarazi behar diot Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuari legez behartuta dagoela gora jotzeko errekurtsoak legezko epearen barnean ebaztera, horretarako egokiak diren neurriak hartuta.
Erabaki hau jakinarazita, aipatutako Foru Legearen 34.2 artikuluaren eraginetarako onartutzat ematen dudana, amaitutzat joko dut nire esku-hartzea gai honetan, eta era berean jakinaraziko diot kexa aurkeztu duen pertsonari.
Nolanahi ere, horri dagokionez oharren bat adierazi edo ez dela onartzen azaldu nahi izanez gero, 34.2 artikulu horrek aipatzen duen gehieneko bi hilabeteko epean egin daiteke, kasua 2015eko urteko txostenean sartzeko aipatzen diren eragin berberekin.
Adeitasunez,
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia