Bilaketa aurreratua

Ebazpenak

Nafarroako Arartekoaren Ebazpena (Q14/988/U); horren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari iradokitzen zaio azter dezala neurriak hartzea kexan aipatzen den eremu publikoaren egoera hobetzeko (adineko pertsonentzat egokiagoak diren bankuak, itzalak eta abarrekoak), kexa-egilearen proposamenarekin nahiz antzekoekin bat.

2015 urtarrila 14

Herri Lanak eta Zerbitzuak

Gaia: Falta de constestación a solicitud de mejoras en plaza de C/ Sangüesa.

Herri lanak

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria

Kontseilari jauna:

  1. 2014ko azaroaren 26an, [...] andreak aurkeztutako idazki bat jaso nuen. Horren bidez, kexa bat aurkezten zuen Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren aurka, hartan aurkeztu zuen eskari bati ez erantzuteagatik. Idazkian proposatzen zuen Iruñeko Zangoza kalean, Nafarroako Gobernuaren bulegoen eta Larrabide estadioaren artean, dagoen plazan hobekuntzak egitea.

    Idazki horretan, honakoa azaldu zidan:

    1. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari zuzendutako idazkiaz, zenbait hobekuntza proposatu zituen Iruñeko Zangoza kalean, Nafarroako Gobernuaren bulego-eraikinaren eta Larrabide estadioaren artean dagoen plazan.

    2. Hobekuntza horien artean, honakoak proposatzen zituen: egungo bankuen ordez zurezko batzuk jartzea, deserosoak direlako; izan ere, bizkarrik ez dute, adineko pertsonak bertan esertzeko; zuhaitzak landatzea plazan itzala emateko; eta espaloian, parterreak jartzea.

    3. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren inongo erantzunik ez zuen jaso.
  2. Ondotik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentura jo nuen, eta gaiari buruz informatzeko eskatu nion:

    Jasotako txostenean, honakoa esaten da:

    2014ko azaroaren 26ko idazkiari dagokionez [...] andreak aurkeztutako kexari buruzkoa da, hain zuzen ere egindako proposamenari Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak ez erantzuteagatik; proposamena Iruñeko Zangoza kalean, Nafarroako Gobernuaren bulego-eraikinaren eta Larrabide estadioaren artean dagoen plazan zenbait hobekuntza egiteko zen, honakoa informatu behar dizut:

    2014ko uztailaren 4an, [...] andreak eskabide orokor bat aurkeztu zuen Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Erregistro Orokorrean. Idazkian iradokitzen du zurezko bankuak eta zuhaitzak jar daitezela Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak Zangoza kalean daukan erakineko plazan.

    1. 2014ko uztailaren 17an, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Laguntza Teknikoaren atalburu Laura Onieva Larra andreak mezu elektroniko bat igorri zion interesdunari aurkeztutako iradokizunari erantzuteko.

    2. [...] andreak aurkeztutako eskabidean adierazitako posta elektronikoko helbidera bidalitako mezu horretan, jakinarazten zaio une honetan ezin dela eskatutakoa egin eta eskerrak ematen zaizkio aurkeztutako iradokizunarengatik, etorkizunean erreforma hori egin badaiteke ere.

    3. [...] andreak aurkeztutako eskabidearen eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak igorritako erantzunaren kopiak erantsi ditugu".
  3. Erakunde honen aldetik, kexan adierazitakoa eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak informatutakoa ikusita, egokitzat jotzen da azken horri iradokitzea ezen, ahal bezain laster, neurriren bat har dezala [...] andreak aipatzen duen espazio publikoa hobetzeko, bereziki adineko pertsonek erabil dezaten errazteko (banku egokiak, itzala eta abar).

    [...] egiten dituen proposamenak, erakunde honen ustez, proportzionatuak dira, eta eginbide oso zehatzak dira, kostu txiki samarra dutenak; neurri horiek lagungarri gerta daitezke, gainera, eremuko hirigintza-baldintzak hobetzeko (Arrosadia auzoa eta inguruko eremua), zeina, konparazioan, hiriko beste eremu batzuk baino okerrago baitago.

    Hori dela eta, aipatutako iradokizuna egiten da, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak berariaz balora dezan, eta, ahal bada, aipatutako plazan hobekuntza-neurriak har daitezen.

  4. Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak esleitzen dizkidan ahalmenei jarraituz, egokitzat jo dut:

    Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari iradokitzea azter dezala neurriak hartzea kexan aipatzen den eremu publikoaren egoera hobetzeko (adineko pertsonentzat egokiagoak diren bankuak, itzalak eta abarrekoak), kexa-egilearen proposamenarekin nahiz antzekoekin bat.

Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeko 34.2 artikuluari jarraituz, bidezkoa da Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak, aginduzkoa den bezala, bi hilabeteko epean informa dezala iradokizun hau onartzen duen ala ez, eta, kasua bada, azal dezala hura betetzeko zein neurri hartuko dituen.

Lege-agindu horretan ezarritakoari jarraituz, iradokizuna ez onartzeak berarekin ekarri ahalko du kasua Nafarroako Parlamentuan azaltzekoa den 2014ko urteko txostenean sartzea, berariaz aipatuta zein den, konponbidea egon litekeela jo ondoren, aldeko jarrerarik hartu ez duen Administrazioa.

Zure erantzunaren zain, agur bero bat bidaltzen dizut,

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia