Partekatu edukia
Enplegu publikorako sarbidea
Gaia: Desacuerdo con extinción contrato trabajo.
Funtzio publikoa
Osasun kontseilaria
Kontseilari andrea:
Ondoren, Osasun Departamentura jo nuen, aipatutako kontu honi buruzko informazioa emateko eskatzeko.
Jaso nuen txostenean, ondokoa ageri zen:
“Izenpetzen duen Osasun kontseilariak, urriaren 23ko idatziari erantzunez, […] andreak aurkeztutako kexarekin lotuta, bere lan kontratua iraungitzeagatik, ondoko informazioa eman nahi du:
[…] langilearen amatasunarengatiko atsedena ([…] zenbakiko OLT plaza, Aurizko OOLTan), 2014/04/07 eta 2014/08/03 artean.
Langile beraren oporraldia, 2014/08/10 eta 2014/09/04 artean.
*Kontratatze horiek hasi ziren Osasun kontseilariak uztailaren 4an eman zuen 62/2014 Foru Agindua indarrean sartu aurretik (agindu horren bidez Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onetsi ziren) eta, ondorioz, iraupen laburreko zerrendetatik deitu ziren, kontratu guztiak eta bakoitza 6 hilabete baino laburragoa baitzen. Hartara, dei horiek egin ziren Osasun kontseilariak abenduaren 24an eman zuen 172/2009 Foru Aginduan ezarrita zegoena oinarri hartuta (agindu horren bidez aldi baterako langileak hautatzeko arauak onetsi ziren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren osasun zentro eta establezimenduetarako), aipatutako kontratatzeetako bakoitza hasteko unean hori baitzegoen indarrean.
Hona hemen foru agindu horren 10. artikuluan jasotzen dena:
“Langile bat haurdunaldiko arriskuagatik eta/edo amatasun lizentziagatik ordezkatzeko kontratatzen diren izangaiek kontratu bat baino gehiago pilatzen ahalko dituzte bata bestearen atzetik etenik gabe, langilea berriz ordezkatu beharra baldin badago edoskitzearen ondoriozko arriskuagatik edo edoskitzealdiak metatzeagatik, edo oporrengatik, bai eta, aipatutako egoera horiek bukatu eta 15 eguneko epearen barrenean, ordezkaturiko langilea bere seme-alabak zaintzeko eszedentzia bereziaren egoerara igarotzen bada.
Dei horiek Langileriaren Gastuaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendariordetzako Kontratazioa Kudeatzeko Zerbitzuak kudeatuko ditu, eta kontratu luzeetan bezala jokatuko da”.
Aurreko guztia gorabehera, 2003ko ekainaren 9ko Hitzarmenaren A) atala aplikatuta (Osasun Administrazioak eta AFAPNA, CC.OO., ELA eta SAE sindikatuen ordezkariek izenpetutakoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratuak berritu eta amaitzeari aplika dakizkiokeen irizpideak ezartzen dituena, 2003ko irailaren 8ko NAOn argitaratua, 115. zenbakian):
“Oro har, aldi baterako administrazio kontratu bat iraungitzen denean… baina plaza edo lanpostu bera betetzeko premiak jarraitzen badu, epeka, beste arrazoi baten edo administrazio kontratu baten babesaren pean, kontratudunak lehentasuna izango du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak egiten duen kontratatze berrirako deian.
Aurrekoa gorabehera, eta SALBUESPEN gisa, aurreko paragrafoan adierazi den deirako ez du lehentasunik izango, kasu hauetan… d) Kontratudunaren hasierako deia iraupen laburreko kontratuen zerrendaren bidez egin bada edo 347/1993 Foru Dekretuaren, azaroaren 22koaren, 37 g) artikuluaren babesaren pean, eta kontratatze berrirako deia iraupen luzeko kontratuen zerrendatik egin behar bada, hori guztia 2001eko urtarrilaren 9ko Hitzarmenarekin bat eginez”.
Agerian gelditu den moduan, interesdunak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuarekin izenpetuta zuen kontratua iraungi zelako aurkeztu zuen kexa, OLT zerbitzua emateko, […] andrea ordezkatuta.
Ordezkatutako langileak zenbait kontingentzia lotu zituen, eta, hortaz, ez zen aritu bere lanpostuan (amatasunarengatiko atsedena, edoskitzeagatiko baimena, oporraldia eta semea/alaba zaintzeagatiko eszedentzia). Hain zuzen, arazoa gertatu zen aipatu diren kontingentzia horietako azkenarengatik. Une horretan, semea/alaba zaintzeagatiko eszedentzia egoerara igaro zenean ordezkatutako langilea, […] andrearen kontratua iraungi zen eta beste pertsona bati deitu zitzaion, ordezkapen kontratu berri baten bidez, lanpostua betetzeko.
Osasun Departamentuaren aldetik, egindakoaren oinarri moduan, 2003ko ekainaren 9ko Hitzarmenean aurreikusitakoa argudiatzen da (Osasun Administrazioak eta zenbait sindikatuk izenpetu zuten) eta, zehazki, hartan ageri den salbuespena eta lehenago azaldu den txostenaren amaiera aldean aipatzen dena (zenbait ordezkapen zergatiko badatoz bata bestearen ondotik kontratudunari lehentasuna ematen dion arau orokorraren salbuespena).
62/2014 Foru Aginduak, uztailaren 4koak, Osasun kontseilariak emanak, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesteko, hau jasotzen du 10. artikuluan:
“Langile bat haurdunaldiko arriskuagatik eta/edo amatasun lizentziagatik ordezkatzeko kontratatzen diren izangaiek kontratu bat baino gehiago pilatzen ahalko dituzte bata bestearen atzetik etenik gabe, langilea berriz ordezkatu beharra baldin badago edoskitzearen ondoriozko arriskuagatik edo edoskitzealdiak metatzeagatik, edo oporrengatik, bai eta, aipatutako egoera horiek bukatu eta 15 eguneko epearen barrenean, ordezkaturiko langilea bere seme-alabak zaintzeko eszedentzia bereziaren egoerara igarotzen bada.
Dei horiek Langileriaren Gastuaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendariordetzako Kontratazioa Kudeatzeko Zerbitzuak kudeatuko ditu, eta kontratu luzeetan bezala jokatuko da”.
Arauak, horrenbestez, kontratuen kateatze arau berezi bat jasotzen du, ordezkatutako langileak zenbait absentzia zergatiko lotzen dituen kasuetarako aurreikusitakoa (bere amatasunari lotutako absentziak).
62/2014 Foru Agindua, uztailaren 4koa, Osasun kontseilariak emana, 2014ko abuztuaren 27an argitara emana Nafarroako Aldizkari Ofizialean, kaleratu eta hurrengo egunean sartu zen indarrean (azken xedapen bakarra), eta, 172/2009 Foru Agindua, abenduaren 24koa, aldi baterako langileak hautatzeko arauak onestekoa Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren osasun zentro eta establezimenduetarako, indargabetu zuen (xedapen indargabetzaile bakarra).
172/2009 Foru Aginduaren 13. artikuluak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentro eta establezimenduetarako aldi baterako kontratuak berritu eta iraungitzea izenburupean, jasotzen zuen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko aldi baterako kontratuak Osasun Administrazioak eta zentral sindikalek 2003ko ekainaren 9an sinatutako Hitzarmenean ageri ziren irizpideen arabera berritu eta iraungiko zirela.
Hau da, 2003ko ekainaren 9ko Hitzarmenean jasotako irizpideak aplikagarriak ziren 172/2009 Foru Aginduaren 13. artikuluak hala xedatzen zuen neurrian, eta hori zen araudi aplikagarria 62/2014 Foru Aginduak indarra hartu zuen arte.
62/2014 Foru Aginduak 172/2009 Foru Agindua eta, zehazki, 13. artikulua, indargabetu zuenez, ondorioztatu behar da, 62/2014 Foru Aginduak indarra hartzerekin batera, jada ez zirela aplikagarriak irizpide horiek.
Hori dela-eta, ordezkatutako langilearen semea/alaba zaintzeagatiko eszedentzia (kexaren egilearen kontratua iraungitzea eta beste pertsona bati deitzea) 62/2014 Foru Agindua indarrean zela hazi zen neurrian (kontratuak kateatzeko bere araua zuena), azken hori hartu behar zen kontuan.
Kontratua iraungitzeko eta ondorengo deia egiteko irizpide moduan –arau orokorraren salbuespen gisa aurreikusitakoa– kasuari aplikatu ezin zitzaion bat argudiatu duenez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak (hori aplikatzea ekartzen zuen araua indargabetuta baitzegoen, hau da, 62/2014 Foru Aginduaren 13. artikulua), erakunde honek uste du kexak baduela oinarria.
Horrenbestez, egokia da Osasun Departamentuari gomendatzea, kontratatuta jarraitzeko interesdunak zuen eskubidea aitortuta, ordain diezaiola eragindako kalte-galerengatik (antzeko kontratu bat eskainita, kalte-ordain ekonomikoa emanda…).
Ondorioz, eta 4/2000 Foru Legeak, uztailaren 3koak, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzkoak, 34.1 artikuluan, ematen dizkidan ahalmenen arabera, beharrezko jo dut:
Osasun Departamentuari (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua) gomendatzea ordain diezaiola interesdunari, izenpetuta zuen ordezkapen kontratua iraungitzeagatik eta ondoren beste pertsona bati deitzeagatik eragindako kalte-galerengatik, egokia baitzen kontratatzeak jarraipena izatea.
4/2000 Foru Legearen, uztailaren 3koaren, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzkoaren, 34.2 artikuluaren arabera, egokia da Osasun Departamentuak jakinaraztea, egokia edo bidezkoa den moduan, gehienez ere bi hilabeteko epean, gomendio hau onartzen duen edo ez, eta, hala bada, betetzeko hartutako neurriak zein diren.
Legezko agindu horretan jasota dagoenarekin bat eginez, gomendioa ez onartzeak ekarri ahal izango du 2015eko urteko txostenean sartzea kasua. Nafarroako Parlamentuan azalduko da, eta berariaz aipatuko da aldeko jarrera azaldu ez duen administrazioa, jarrera hori izatea posible zela uste bada.
Zure erantzunaren zain, adeitasunez,
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia