Partekatu edukia
Nekazaritza, Merkataritza, Industria eta Turismoa
Gaia: Falta de abono trabajo asistencia técnica.
Toki erakundeen funtzionamendua
Los Arcosko alkatea
Alkate jauna:
Jarraian, Los Arcosco Udalera jo nuen, kexa eta interesdunak aurkeztutako agiriak helarazi eta sortutako arazoaren berri emateko eskatzeko.
2015eko martxoaren 5ean, udal txostena jaso zen, eta espedientean sartuta dago.
Islatuta geratu denez, kexa Los Arcosko Udalak Los Arcosen CO2 finkatzeko Basoberritze Proiektua izenez [...]k egin zuen laguntza teknikoko lana ez ordaintzeagatik aurkeztu da.
Los Arcosko Udalak defendatu duenez, berak ez zuen lana eskatu eta, beraz, erreklamazioaren funtsa den kontratuzko erlazioa ukatu du.
Udal txostenean, egitatezko zenbait aurrekari azaldu ondoren, honako hau adierazi da (laugarren idatz-zatia): Los Arscosko Udalak, adierazitako erakundeek (enpresa erreklamaziogilea eta [...] Zentro Teknologikoa aipatuz) egindako gestioen ondoren, proiektua Nafarroako Gobernuaren basogintza lanetarako laguntza deialdirako onartu zen, finantzazioa lortu ahal izateko beste modu paralelo gisa, baina inoiz ez zen onartu aurrekonturik, aipatu bi erakundeek memoriak prestatu eta bi laguntza lerroetarako dokumentazioa aurkeztu besterik ez zen egin, uneotan dauden finantzabideak lortzeko aukera izateko modu gisa, hala aipatu proiektua gauzatu ahal izateko. Une horretan, hala izan balitz, behar ziren mandatu teknikoak egingo zitzaizkion [...] enpresari, eta une horretara arte egindako lanak dokumentazioa prestatzeko egintzak ziren, eta ez mandatu edo kontratu baten gauzapena .
Aipatu diren Nafarroako Gobernuaren laguntzak, kexa-espedientearen dokumentaziotik ondorioztatzen denez, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza sailburuaren 2007-2013 Landa Garapenerako Programaren esparruan toki erakundeek sustatutako basogintzako jardueretarako laguntza araubidea ezartzeko ekainaren 12ko 317/2007 Foru Aginduari dagozkionak ziren (geroago, ekainaren 12ko 322/2008, martxoaren 13ko 118/2012, uztailaren 31ko 274/2013 eta abuztuaren 20ko 284/2013 Foru Aginduek aldatuta).
Deialdiaren xedea Nafarroako mendietan basogintzako jarduerak sustatzeari lotutako laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzea da, eta onuradunak Nafarroako Foru Erkidegoan kokatutako lurretan basogintza lanak egiteko laguntzak eskatzen duen Nafarroako toki erakunde oro dira (laguntza horiek arautzeko oinarrien testu bategina onartu zuen martxoaren 13ko 118/2012 Foru Aginduaren lehen oinarria).
Los Arcosko Udalak basoberritzeko proiektua, hots, erreklamazioaren funtsa den lan teknikoa, eta laguntza publikoen deialdi batera aurkeztuta, zeinean toki erakundea bera zen eskatzailea eta, aukeran, onuraduna, kontratuzko lotura izan bazela baino ezin da ondorioztatu, haren sorreran egondako gertakariak gorabehera edo Nafarroako Gobernuak azkenean laguntza eman ez arren.
Aztertzen ari garen ondorioetarako -Udalak [...]k egindako lana ordaindu behar duenetz-, ez da guztiz erabakigarria lanaren sorrera zein izan zen, ezta kontratua formalizatu zen, ezta berariaz eta hotsandiz egindako mandaturik egon zen ere, ezta dokumentua prestatzeko edo gauzatzeko zen.
Lana egin zen eta hura Los Arcosko Udalaren kontura edo haren aprobetxamenduz egin zen da garrantzitsua. Eta, azaldu denez, Los Arcosko Udalak proiektua arestian aipatu deialdira aurkeztu zuen heinean -berriz esanda, toki erakundeek sustatutako proiektuetara zuzenduta, zeinean haiek baitira onuradunak-, baietz baino ezin da ondorioztatu, udalaren jarduketa horrek laguntza deialdiari erantsi zitzaion lan teknikoa beretzat hartzea dakarrelako.
Horregatik, erreklamatutako proiektua ordaintzea gomendatzen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2 artikuluaren arabera, Los Arcosko Udalak, derrigorrezkoa denez, gehienez bi hileko epean jakinarazi beharko du gomendio hau onartzen duen eta, hala balitz, hura betetzeko hartu dituen neurriak.
Legezko manu horretan xedatutakoaren arabera, gomendioa ez onartzeak kasua Nafarroako Parlamentuari 2015. urteari buruz azalduko zaion urteko txostenean sartzea ekar dezake, posible zela uste denean aldeko jarrera hartu ez duen administrazioa berariaz aipatuz.
Erantzunaren zain, adeitasunez agurtzen zaitut,
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia