Partekatu edukia
Energia eta ingurumena
Gaia: Falta de contestación a varias instancias presentadas por la acumulación de escombros y residuos en una parcela concejil colindante a un terreno del promotor de la queja.
Ingurumena
Lizarragako Kontzejuko burua
Buru hori:
Horren ondotik, Lizarragako Kontzejura jo nuen, kexa helarazteko, eta eskatu nion sortutako gaiari buruz informatzeko.
2015eko otsailaren 2an, Kontzejuaren txostena jaso genuen. Espedienteari gehitu zaio.
Kexa aurkeztu zen obra-hondakinak eta zaborrak (uralita, adreiluak, bidoiak, eskorgak eta abar) metatuta ageri direlako Lizarragako Kontzejuaren titularitateko lursail batean, zeina interesdunarena den finka baten mugakidea baita. Lursail hori maldan dagoenez, gauzak interesdunaren lursailaren aldera erortzen dira, eta horrek, haren esanetan, eragiten du bi lursailak bereizten dituen hesia okertzen egotea.
Interesdunak azaltzen du zenbait idazki aurkeztu dizkiola kontzejuari, eta haien bidez egoera salatu izan duela eta neurriak hartzeko eskatu izan duela; halere, ez du idazki horien berariazko erantzunik jaso.
Aurkeztutako eskabideei idatziz ez erantzuteari dagokionez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 318. artikuluak ezartzen du Nafarroako toki entitateei beren eskumeneko arloak direla-eta zuzendutako eskari guztiak berariaz ebatzi beharrekoak direla, hartutako erabakiak jakinarazi egin behar direla. Legezko betebehar hori bat dator Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 42. artikuluan ezarritakoarekin.
Administrazio publiko batengana idatziz jo eta zerbait eskatzen duen herritar orok eskubidea du erantzuna bide beretik jasotzeko, alde batera utzita zein den erantzunaren edukia edo zentzua.
Hori dela eta, ikusita ez dagoela jasota interesdunaren eskariak berariaz ebatzi zirenik (idatziz eta hartutako erabakiak jakinaraziz), erakunde honek legezko betebeharren honako gogorarazpen bat egin beharra dauka, eskari horiei erantzuna eman dakien.
Aipatzen den sakoneko gaiari dagokionez, kontuan hartuta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 39.1 artikuluak kontzejuei esleitzen dizkien eskumenak (horien artean, ondarearen administrazioa eta kontserbazioa, kontzejuaren interes esklusibokoak diren erabilera publikoko ondasunen mantentzea eta bide-garbiketa), bidezkoa da Lizarragako Kontzejuari gomendatzea neurriak har ditzala kexan aipatzen diren obra-hondakinak edo zaborrak erretiratzeko eta garbitzeko.
Interesdunak erantsi dituen argazkiek, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak 2014ko maiatzaren 9an egindako zuzenketa-eskariak eta are Kontzejuaren txostenean bertan aipatutakoak berresten dute kexan aipatzen den lursail publikoa garbitzeko neurriak hartzeko beharra dagoela.
Azkenik, aipatu beharra dago, interesdunaren jabetzakoak diren zutabeak zurkaizteari dagokionez, ezen horien narriadura baldin bada, dirudien bezala, Kontzejuaren lursailetik obra-hondakinak erortzearen ondoriozkoa, Kontzejuak haiek konpontzeko betebeharra dagoela.
Lizarragako Kontzejuari gogoraraztea berariaz ebatzi behar dituela herritarrek aurkezten dizkioten eskariak, eta hartutako erabakiak jakinarazi egin behar dituela, eta horrelaxe jokatu behar duela, zehazki, kexa-egileak aurkeztutakoekin.
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeko 34.2 artikuluari jarraituz, bidezkoa da Lizarragako Kontzejuak, aginduzkoa den bezala, bi hilabeteko epean informa dezala gogorarazpena eta iradokizuna onartzen dituen ala ez, eta, kasua bada, azal dezala haiek betetzeko zein neurri hartuko dituen.
Lege-agindu horretan ezarritakoari jarraituz, gogorarazpena edo iradokizuna ez onartzeak berarekin ekarriko du kasua Nafarroako Parlamentuan azaltzekoa den 2014ko urteko txostenean sartzea, berariaz aipatuta zein den, konponbidea egon litekeela jo ondoren, aldeko jarrerarik hartu ez duen Administrazioa.
Zure erantzunaren zain, agur bero bat bidaltzen dizut,
Nafarroako Arartekoa
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia