Bilaketa aurreratua

Ebazpenak

Nafarroako Arartekoaren ebazpena (Q14/1003/B); horren bidez, Gizarte Politika Departamentuari gogorarazten zaio babes zentroetako adingabe egoiliarrei beren senideekin eta beste pertsona batzuekin harremanak izateko eskubidea bermatzeko legezko betebeharra dutela.

2015 otsaila 09

Gizarte ongizatea

Gaia: Disconformidad con medidas adoptadas en COA "Beloso Alto".

Gizarte ongizatea

Gizarte Politiken kontseilaria

Kontseilari jauna:

  1. 2014ko abenduaren 10ean, […] jaunak aurkeztutako idazki bat jaso nuen. Bertan, Gizarte Politika Departamentuaren gaineko kexa bat azaldu zidan, Beloso Alto Behaketa eta Harrera Zentroak hartutako neurriei buruz eta bertan dagoen […] andrearekin (hamazazpi urtekoa bera) komunikatzeko ezintasunari buruz. Zentro horretan gizarte gatazka larrian dauden adingabeak daude.

  2. Ondoren, 2014ko abenduaren 16ko idazkiaren bidez, Gizarte Politika Departamentura jo nuen eta kexaren edukiaren berri eman nion. Hala, azaldutako gaiari buruzko informazioa eskatu nion.
  3. 2015eko urtarrilaren 7an, erakunde honetan […] jaunaren beste idazki bat sartu zen. Jakinarazi zigunez, […] andrea Zolinako Behaketa eta Harrera Zentrora lekualdatu zen. Halaber, lekualdaketa horri buruzko ohar batzuk ere gehitu zituen.

    2015eko urtarrilaren 15eko idazkiaren bidez, erakunde honek lekualdaketaren berri eman zion Gizarte Politika Departamentuari.

  4. 2015eko urtarrilaren 20an, Gizarte Politika Departamentuak honako txostena igorri zuen:

    Aipatu txostenean honakoa adierazi zen:

    1. Lehenik eta behin, gure zalantzak ditugu […] jaunaren legitimitatearen gainean, zentroan dagoen adingabearen bikotekidea bera, adingabe baten espedienteari buruzko interesa piztu eta kexa bat jarri izanari dagokienez, ez baitu adingabearen gaineko lege ordezkaritza.

    2. Bigarrenik, jarduera guztiak Sandra adingabearen interes gorenean egin direla eta egiten direla eta dagoen araudi aplikagarria betez gauzatzen direla jakinarazi nahiko genizuke”.

  5. Ikusi ahal izan denez, […] jauna […] andrearen bikotekidea da eta kexa jarri zen datan azken hori Beloso Alto Behaketa eta Harrera Zentroan zegoen. Bada, […] jauna ez da ados agertu, batetik, zentroko egonaldiaren baldintzekin, eta, bestetik, berarekin komunikatu ezin duelako.

  6. Lehen gaiari dagokionez, Gizarte Politika Departamentuak dakien bezala, erakunde honetan kexa hau eta beste batzuk jaso ondoren, AO 15/03 espedientea izapidetu da eta bidali egin dugu.
  7. Azaldutako bigarren gaiari dagokionez, aurretik, Gizarte Politika Departamentuak bere txostenean adierazitakoa ikusita, […] jaunaren legitimazioa aitortu beharra dago, adingabearen bikotekidea izanik, ezin baitu harekin komunikatu.

    Haurren eta nerabeen sustapen, arreta eta babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legeko 92. artikuluko d) letraren arabera, adingabeek, egoitza zentroetan dauden bitartean, senideekin eta beste pertsona batzuekin harremanak izateko eskubidea dute.

    Gizarte Politika Departamentuaren txostenean ez da arrazoirik azaldu eskubide hori zergatik eten den justifikatzeko eta adingabearen interes gorenaren gaineko aipamen orokorra ez da nahikoa. Zehazki, interes gorenaren arabera, adingabeari senideekin eta beste pertsona batzuekin harremanak izateko eskubidea aitortzen zaio, kexaren egilearekin barne.

  8. Gainera, jaunak legitimazioa dauka Nafarroako Arartekoarengana jotzeko, uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeko 19.1 artikuluaren arabera, mugarik gabeko bidezko interes bat argudiatu baitu. Ondorioz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeko 34.1 artikuluak egozten dizkidan eskumenez baliatuz, honakoa proposatu dut:

    Gizarte Politika Departamentuari gogoraraztea, babes zentroetako adingabe egoiliarrek beren senideekin eta beste pertsona batzuekin harremanak izateko eskubidea bermatzeko legezko betebeharra duela.

Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeko 34.2 artikuluaren arabera, Gizarte Politika Departamentuak gehienez ere bi hilabeteko epean adierazi beharko du iradokizun hau onartzen ote duen eta, hala badagokio, berau betetzeko zein neurri hartu dituen.

Lege testu horretan ezarritakoaren arabera, gogorapen hori onartzen ez bada, kasua 2014. urteko txostenean sartu ahalko da, ondoren Nafarroako Parlamentuan azaltzeko, eta berariaz adieraziko da administraziok ez duela aldeko jarrerarik erakutsi, hala jokatzea posible izan arren.

Zure erantzunaren zain, jaso agur bero bat.

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia