Partekatu edukia
Energia eta ingurumena
Gaia: Molestias sufridas por excesivo ruido.
Ingurumena
Tafallako Udaleko alkatea
Alkate andrea:
Jaso dut [...] jaunak egindako proposamenari buruzko txostena. Proposamena aisialdirako lokal pribatuetarako irekitzeko eta ixteko nahitaezko ordutegi bat ezartzeari buruzkoa da, bizilagunen lasaitasuna bermatze aldera.
Eskertzen dizut txostena bidali izana, eta interesdunari helaraziko diot.
Gai honek Q14/997/M kexa-espedientean landutakoarekin daukan lotura dela eta, erakunde honen ustez egokia da hartan emandako argudioetara eta egindako iradokizun honetara jotzea:
Tafallako Udalari iradokitzea azter dezala aukerarik ba ote dagoen aisialdiko lokalen, etxabeen edo koadrila-gelen funtzionamendua dela-eta muga batzuk jartzeko, haiek intsonorizatzeko, isolatzeko eta egurasteko baldintzei dagokienez eta haien erabilera-ordutegiari dagokionez, ezertan kendu gabe bizilagunen konstituzio-eskubideak bermatzeko egokitzat jotzen diren gainerako neurri zehatz eta efektiboak.
Egindako txostenean emandako argudioak ikusita, erakunde honek beharrezkotzat jotzen du adieraztea ezen, aipatutako txostenetik ondorioztatzen denez, komenigarri ikusten bada lokalak erabiltzeko ordutegi hori egotea, egokia izanen litzatekeela hura izapidetzen ari den berariazko ordenantzan sartzea.
Josteta jardueretarako eta ikuskizun publikoetarako araudian aurreikusitako ordutegien aplikagarritasuna, araudi honen xedea dela eta (ezin zaie aplikatu, gutxienez ere zuzenean, lokal pribatuei), zalantzazkoa da, eta eraginkortasunik gabe utz litezke bizilagunen eskubideak babesteko izapidetzen diren leheneratzeko edo zehapeneko balizko neurriak.
Iradokizun horri ematen zaion erantzunaren zain gelditzen naiz.
Adeitasunez,
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia