Partekatu edukia
Gardentasuna eta informazio publikorako eskubidea
Gaia: La Administración, transcurridos más de 9 meses, no contesta a un recurso de alzada
Exp: 11/671/D
Eskubideen sustapena
2011ko urriaren 21ean, [?] jaunak aurkeztutako idazki bat sartu zen erakunde honetan. Haren bidez, kexa bat jarri zuen Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren aurka, gora jotzeko errekurtso baten ebazpenean egondako atzerapenagatik.
Idazkian azaldu zuen 2011ko urtarrilaren 27an gora jotzeko errekurtso bat aurkeztu zuela Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduaren kontseilariaren azaroaren 18ko [?]/2010 Foru Aginduaren aurka eta, bederatzi hilabete baino gehiago igaro diren arren, ez dela errekurtsoaren ebazpenik eman edota jakinarazi.
Kexa behin aztertuta, erakunde honek zehazki esku hartzeko zer aukera zituen jakiteko, erakunde hau bera arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeak ezarritakoari jarraiki, txosten bat eskatu zion Nafarroako Gobernuko Sustapen eta Etxebizitza Departamentuari.
2012ko urtarrilaren 2an Nafarroako Gobernuko Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren txostena jaso nuen.
Herri administrazio batera idatziz jotzen duen eta horren eskutik jarduera jakin bat eskatzen duen herritar orok (kasu honetan, gora jotzeko errekurtso bat ebaztea) legean ezarritako epean ebazpena ezagutzeko eskubidea dauka.
Hori herritar guztiek euren gaien administrazio egokirako duten eskubidearen ondoriozkoa da, Europar Batasunean jaso den eta barneko antolamendu juridikoan sartu den eskubidea baita. Eta hala ondorioztatzen da, zehazki, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legetik ere; izan ere, lege horrek aurkeztutako eskabide eta idazki guztiak berariaz eta epe barruan ebazteko betebeharra jasotzen du. Horixe ezarri du ere Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 7.2 d) artikuluak.
Azken finean, Sustapen eta Etxebizitza Sailak, legez, hiru hilabeteko epean erantzuteko betebeharra dauka (kasu honetan gora jotzeko errekurtso bat).
Horrenbestez, erakundea arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluarekin bat eginez,
Nafarroako Gobernuko Sustapen eta Etxebizitza Sailari gogoraraztea [?] jaunak aurkeztu duen gora jotzeko errekurtsoari albait lasterren berariaz erantzuteko legezko betebeharra daukala.
Nafarroako Gobernuko Sustapen eta Etxebizitza Departamentuari bi hilabeteko epea ematea legezko betebeharren gogorarazpenaren onarpenari buruzko informazioa bidaltzeko, bai eta gaiaren gainean hartuko diren neurriei buruzko informazioa ere, Nafarroako Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34. artikuluko bigarren atalarekin bat eginez.
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia