Partekatu edukia
Osasuna
Gaia: Falta de financiación por parte del Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea de diversos productos y medicamentos de carácter pediátrico
Exp: 09/201/S
Nº: 88
Osasuna
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuari txostena eskatu genion, eta 2009ko maiatzaren 7an sartu zen txosten hori erakunde honetan. Hauxe dio hitzez hitz:
2008ko abenduaren 9an, [?] jaunak eta [?] andreak aurkeztutako idazki bat jaso zuen Osasun Departamentuak. Idazki horretan, kontatu zuten beren [?] semeak beste hainbat produkturen artean Meritene Junior natillak erabiltzen dituela; produktu hori ez da finantzatzen, eta, horregatik, eskatu zuten “produktu hori sar dadila Gizarte Segurantzak diruz laguntzen dituen produktuen zerrendan”.
Eskabide horri 2008ko abenduaren 22an erantzun zitzaion. Hona hemen, laburki, idazki horretan adierazitakoa:
Produktu dietetikoak Osasun Sistema Nazionalaren finantzaketan sartzeko eskumena Osasun eta Kontsumo Ministerioak du. Produktu dietetikoak Osasun Sistema Nazionalak finantzatzeko modukoak izan daitezen, erabilera berezietarako elikagai dietetiko gisa inskribatuta egon behar dute Elikagaien Osasun Erregistro Orokorrean, eta finantza daitezkeen produktu dietetikoen eskaintzan ere sartuta egon behar dute, Osasun Sustema Naziolaeko prduktu dietetikoekin loturiko zenbait alderdi arautzen dituen abenduaren 5eko SCO/3850/2006 Aginduak xedatzen duenez.
Meritene Junior natillak ez daude erregistro horretan sartuta; izan ere, nutrizio osagarri energetiko eta proteiko bat da, natilla formakoa.
Haurrentzat badira finantzatutako beste dietoterapiko batzuk:
Halaber, adierazi zitzaion haurraren dietan proteina edo kaloria gehiago sartu behar izanez gero badirela hainbat aukera jadanik erabiltzen diren produktuekin edo finantzatzen diren eta haurraren dieta osatzen lagundu dezaketen beste dieta hiperproteiko eta hiperkaloriko batzuekin.
Horregatik guztiagatik, jakinarazten dut hala Osasun Sistema Nazionalak nola Osasunbidea Nafarroako Osasun Zerbitzuak ez dutela beharrezkotzat jotzen Meritene Junior natillak finantzatzea; izan ere, finantzaketan sartutako dietekin lor daiteke nutrizio ekarpen egoki eta osoa elikadura naturala egin ezin duten pertsonentzat.
Elikagai hori ordaintzeko diru laguntza emateko aukerari dagokionez, jakinarazten dizut ez Osasun Departamentuan eta ez Osasunbidea Nafarroako Osasun Zerbitzuan ez dagoela aurrekontu ildorik elikagairik finantzatzeko, eta, beraz, ezin onar daitekeela eskabide hori.
Osasun Sistema Nazionaleko kohesio eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak 7. artikuluan xedatzen duenez, osasun sistema publikoko prestazioen artean produktu dietetikoak daude. Era berean, Osasun Sistema Nazionaleko zerbitzu arrunten zorroa arautzen duen irailaren 15eko 1030/2006 Errege Dekretuak produktu dietetikoen prestazioen edukia jasotzen du VII. Eranskinean, eta horien artean sartzen dira tratamendu dietoterapikoak, hau da, mediku erabilera berezietarako elikagai dietetikoak, jaiotzatiko nahasmendu metaboliko jakin batzuk dituzten Osasun Sistema Nazionaleko erabiltzaileentzat. Halaber, nabarmentzekoa da VII. Eranskin horretako 1. atalak xedatzen duenez produktu dietetikoak Osasun Zerbitzuak emanen dituela edo, bestela, diru laguntzak emanen direla. Eta hain zuzen ere, abenduaren 5eko SCO/3858/2006 Aginduaren bidez, Osasun Sistema Nazionaleko produktu dietetikoen prestazioarekin loturiko alderdiak arautu dira.
Nabarmentzekoa da, halaber, VII. Eranskin horretako 1. puntuak xedatzen duenez, produktu dietetikoak Osasun Zerbitzuak emanen dituela edo, bestela, diru laguntzak emanen direla.
Azkenik, gogorarazi nahi dugu irailaren 15eko 1030/2006 Errege Dekretuko 11. artikuluak xedatzen duenez autonomia erkidegoek, beren eskumenen esparruan, zerbitzu zorroak onartu ahalko dituztela, eta horien barruan, gutxienez, Osasun Sistema Nazionalak duen zerbitzu zorro berbera sartuko dela, eta zerbitzu zorro hori osasun sistemaren erabiltzaile guztiei bermatu behar zaiela. Ondoren, artikulu horrek dio autonomia erkidegoek Osasun Sistema Nazionaleko zerbitzu zorroan agertzen ez diren prestazio jakin batzuk sar ditzaketela beren zorroetan, eta horretarako beharrezko baliabide gehigarriak ezarriko dituztela.
Osasun Departamentuak jakinarazi du Meritene Junior natillak ez daudela sartuta Elikagaien Osasun Erregistro Orokorrean, natilla formako nutrizio osagarri energetiko eta proteiko bat baita.
Horrez gain, adierazi du haurrentzat badirela finantzatutako beste dietoterapiko batzuk: dieta oso normoproteiko eta hiperkaloriko bat (Resource CF) eta modulu hidrokarbonatu eta lipidiko bat (Duocal). Horrez gain, adierazi du haurraren dietan proteina edo kaloria gehiago sartu behar izanez gero badirela hainbat aukera jadanik erabiltzen diren produktuekin edo finantzatzen diren eta haurraren dieta osatzen lagundu dezaketen beste dieta hiperproteiko eta hiperkaloriko batzuekin. Ondorioz, txostenaren bukaeran baieztatzen da ez Osasun Sistema Nazionalak eta ez Osasunbidea Nafarroako Osasun Zerbitzuak ez dutela beharrezkotzat jotzen Meritene Junior natillak finantzatzea; izan ere, finantzaketan sartutako dietekin lor daiteke nutrizio ekarpen egoki eta osoa elikadura naturala egin ezin duten pertsonentzat.
Hain zuzen ere, kexaren sustatzaileak emandako informazioaren arabera, haurrak (garuneko lesio batekin jaioa: afektazio periferikoa: oso mendekoa) Resource CF eta Doucal hartzen ditu sei hilabete zituenez geroztik, eta, lau hilabete zituenetik, Virgen del Camino ospitaleko pediatria nutrizioko espezialistaren aginduz, Meritene Junior natillak hartzen ditu; izan ere, produktu hori egokitzen da ondoen haurraren beharretara, eta, aditu taldearen aholkuz, hori hartzen jarraitu behar du, horri esker ari baita aurrera ateratzen eta horrek emanen baitio autonomo izateko modua.
Erakunde honek ez du zalantzan jartzen Osasun Departamentuak modu onez adierazi duela osasun sistema publikoak ez duela beharrezkotzat jotzen Meritene Junior natillak finantzatzea, finantzaketa publikoan sartuta dauden dietekin lor daitekeelako elikadura naturala egiterik ez duten pertsonentzako nutrizio ekarpen egoki eta osatu bat.
Baina baieztapen hori, baliozkoa nutrizio ekarpen bat behar duten paziente gehienentzat, beharbada ez da hain baliozkoa zenbait kasutan, hala nola jaiotzatiko nahasmendu metabolikoen ondorioz nutrizio ekarpen espezifiko bat behar duten kasuetan, antza denez hizpide dugun kasuan gertatzen den bezala; izan ere, pazienteak bereziki ondo hartzen du produktu hori, eta haren beharretara egokitzen da. Egia da, halaber, haurrak, Osasun Departamentuak adierazitakoa gorabehera, produktu hori hartzen jarraitzen badu ez duela hartzen haren gurasoen apetagatik, baizik eta Virgen del Camino ospitaleko pediatria taldeak berariaz hala agindu dielako.
Hori hala, erakunde honek ez du beharrezkotzat jotzen produktu hori zerbitzu zorro arruntean sar dadila edo Nafarroako osasun sistema publikoan prestazio osagarri gisa sar dadila iradokitzea; aldiz, kasuaren berezitasuna kontuan hartuta, arrazoizkoa iruditzen zaio iradokitzea, VII. Erankinak ere hala xedatzen duenez gero, adingabearen gurasoei diru laguntza bat eman dakiela haren semeak medikuaren aginduz hartzen duen produktu dietetikoa ordaintzeko.
Osasun Departamentuak adierazi du ez duela ad hoc aurrekontu ildorik elikagaiak diruz laguntzeko edo finantzatzeko. Bada, alde horretatik, bidezkoa da iradokitzea sor dezala gastu horretarako behar den aurrekontu partida; edo, haurra oso mendekoa dela kontuan hartuta, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietarako Departamentuarekin koordinatu dadila eta harekin batera lan egin dezala, Departamentu horrek finantza dezan haurraren gurasoek erosten duten produktu dietetikoa, Departamentu horrek oso mendeko diren pertsonentzat aurreikusten dituen laguntzen bidez.
Aurreko guztia dela eta, erakunde hau arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz
Osasun Departamentuari iradokitzea egin ditzala beharrezko jarduketak kexaren sustatzaileei Meritene Junior natillak produktu dietetikoa erosteko diru laguntza emateko, [?] haien semeak behar duen bitartean.
Osasun Departamentuari bi hileko epea ematea erakunde honi jakinarazteko ebazpen hau onartzen duen edo hori ez egiteko arrazoiei buruz informatzeko, eta ohartaraztea hala egiten ez badu, Nafarroako Parlamentuan aurkeztuko dudan urteko txostenean jasoko dudala hori. Nolanahi ere den, aurkeztutako eskabideei erantzun formala eman beharko di.
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia