Partekatu edukia
Gardentasuna eta informazio publikorako eskubidea
Gaia: Falta de contestación a las instancias presentadas
Exp: 08/572/D
Nº: 1
Eskubideen Sustapena
1. 2008ko azaroaren 12an, [...] jaunak, [...] jaunaren izenean, kexa bat aurkeztu zuen Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren aurka, 2007ko uztailaren 31n eta abuztuaren 27an aurkeztutako eskabideen (2007/323614 eta 2007/351423 hurrenez hurren) erantzuna jaso ez zuelako.
Azaltzen du eskabide horietan eskatzen zuela 2007ko urtarrilean bere jabetzako animaliei eginiko argazki-material guztien kopia bat, bai eta 1999tik ustiategian eginiko saneamendu guztiei buruzko dokumentazioa ere. Gaur egun arte, eta iragandako denbora gorabehera, interesdunaren esanetan ez zaio dokumentazio hori helarazi.
2. Erakunde honek esku hartzeko zituen aukerak zehazteko, hura arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeari jarraituz, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentura jo genuen, planteaturiko gaiari buruzko informazioa jasotzeko. 2008ko abenduaren 4an, honako testua dakarren txostena jaso genuen erakunde honetan:
? 2008ko azaroaren 19an, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan zure idazki bat sartu zen, 08/572/D espedienteari dagokiona. Izan ere, idazki horren bidez informazioa eskatzen zenion departamentuari [...] jaunak aurkeztutako kexa bati erantzun ahal izateko. Idazki honen bidez, eskatutako informazioa igortzen dizut.
08/570/D espediente zenbakia duen kexari emandako erantzunean adierazi dugun bezala, epe laburrean [...] jaunari espedientean dagoen argazki-materialaren kopia emanen zaio, bai eta, beste behin, azken lau urteetan bere ustiategian eginiko saneamenduari buruzko dokumentuen kopia ere".
1. Kexa honi ebazpen egokia emateko, honako datuak azpimarratu behar dira. Kexa-egileak, 2007ko uztailaren 31n eta abuztuaren 27an, bere abereei eginiko argazkien kopia eskatu zuen, bai eta bere abeltzaintza-jarduerei buruz departamentuan dauden espediente administratibo batzuen kopia ere. Departamentuak igorritako txostenaren arabera urtebete geroago oraindik ere argazki-materiala jaso gabe zegoen. Ustiategiko saneamenduari buruzko dokumentuei dagokienez, aldiz, interesdunari beste behin emanen zaizkiola jakinarazi badigute ere, ez da inolaz ere egiaztatu behin ere eman zitzaizkionik.
2. Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidegoaren azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 37.1 artikuluak honakoa dio, hitzez hitz:
? Herritarrek erregistroetara jotzeko eskubidea dute eta, espedienteren batekoak izanik, administrazioko artxiboetan dauden agirietara irispidea izateko eskubidea, edozein dela ere agirion adierazpidea -idatzia, entzunezkoa nahiz irudizkoa- eta euskarri materiala, espedienteak ikusteko eskaera egiten den egunean espediente horien prozedurak amaituta badaude?. 7. idatz-zatiak ezartzen du partikularrek ezin dutela zerbitzu publikoen funtzionamendua murriztu eskubideaz baliatzerakoan; horrenbestez, aztertu nahi dituzten dokumentuak eskaeran banaka zehazteko beharra ezartzen du. Halaber, 8. idatz-zatiak aipatzen du eskubide horrek esan nahi duela, besteak beste, agirien kopiak edo ziurtagiriak lor daitezkeela.
Bestalde, Estatuko oinarrizko lege horren 35. artikuluak administrazio espediente bat osatzen duten agiriak eskuratzeko eskubide hori indartzen du, agiri horietan interesdunak izan daitezkeen pertsonei dagokienez, eta berariaz aitortzen die espedienteetako agirien kopiak lortzeko eskubidea.
Azken batean, aipatu legeak, hemen aztergai daukagunari begira, pertsonei eskubidea aitortzen die administrazio-espediente bateko agiri guzien kopiak lortzeko, baldin eta espediente horretan interesdunak badira.
3. Kexaren xedea den kasuan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak ez dizkio interesdunari eskatutako kopiak arrazoizko epe batean bidali, eta ez dizkio, ezta ere, ukatu, arauetan agiri jakin batzuk eskuratzeko aurreikusten diren arrazoiren bat alegatuz.
Azken batean, departamentuak ez ditu bere betebeharrak bete, herritar interesdunei, zuzeneko interes legitimoa dutenean, administrazioaren artxiboetara sarbidea errazteari eta haietan dauden espedienteen kopiak lortzeari dagokionez.
Aurreko guztia dela eta, erakunde hau arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz,
1. Kexa eragin duen egitateak interesdunak, interesduna den aldetik, administrazio-espedienteetan dauden dokumentuen kopiak lortzeko zeukan eskubidea urratu duela.
2. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari gogoraraztea Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen Legeko 35. artikulua beti betetzeko legezko betebeharra duela; eta, zehazki, kexa sustatu duenari berehala eskuratu behar dizkiola interesduna den administrazio-espedienteetako dokumentuak.
3. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari bi hileko epea ematea erakunde honi jakinarazteko behar diren neurriak hartu dituen azaldutako zentzuan edo hori ez egiteko arrazoiei buruz informatzeko, eta ohartaraztea hala egiten ez badu, Nafarroako Parlamentuan aurkeztuko dudan urteko txostenean jasoko dudala, erakunde hau arautzen duen Foru Legeko 34.2 artikuluan ezarritako moduan.
4. Interesdunari eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari ebazpen honen berri ematea, eta adieraztea ezin dela honen kontrako errekurtsorik jarri.
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia