Partekatu edukia
Herri Lanak eta Zerbitzuak
Gaia: Ocupación indebida de parte de una finca
Exp: 08/622/O
Nº: 18
Herrilanak eta Zerbitzuak
1. 2008ko abenduaren 15ean, [?] jaunak aurkeztutako idazki bat sartu zen erakunde honetan. Haren bidez kexa agertzen zuen Castejóngo Udalaren aurka, finka baten zati bat modu bidegabean okupatzeagatik.
Azaltzen zuen 2007ko urriaren 29an baimena eman ziola Udalari [?] poligonoko [?] lursaileko 583,27 metro koadro okupatzeko, “[?]” bidea zolatzeko, horren ordainetan herri-lurretan azalera bereko beste lursail bat ematearen truke, permuta bidez.
Gehitzen du, hala eta guztiz ere, esandakoak baino 415 metro gehiago okupatu zirela.
Agertzen du, halaber, [?] poligonoko [?] eta [?] lursailak katastroan herri-lur gisa agertzen direla baina egiaz bere jabetzapekoak direla.
Bukaeran eskatzen du kalte-ordaina emateko edo agindutakoaren gainetik okupatu diren 415 metro koadro horiengatiko permuta bat egin dakion.
2. Kexa horri buruz ebazpen egokia emateko eta Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legean erakunde honi emaniko ahalmenez baliatuz jarduteko zein aukera dauzkagun zehazteko, 2008ko abenduaren 16an idazki bat igorri genion Castejóngo Udalari, kexan planteaturiko gaiari buruz informazioa eman zezan.
3. Udal horren erantzuna emateko txostena urtarrilaren 9an sartu zen. Hona hemen haren edukia, hitzez hitz:
[?] jaunak udal honen aurka aurkeztu duen kexari dagokionez, finka bat modu bidegabean okupatzeagatik, udal honek bilera ugari egin ditu interesdunarekin, adiskidantzazko akordio batera iristeko, [?] poligonoko [?] eta [?] lursailak permutatuz –lursail horiek interesdunak modu bidegabean okupatuak dira, herri-lurretako lursailak direlako– eta haien truke bere lursail bat ([?] poligonoko [?] lursaila) emateko, baina akordio hori ezin izan da lortu, interesduna ez zegoelako ados permutatu beharreko azalerarekin.
Udal honen eskaintza zen metro koadro bakoitzeko metro koadro bat ematea, finka horiek esparru berean egonda metro koadroaren balioa berdina izanen zelakoan [?] poligonoko [?] eta [?] lursailetan.
Udal honek [?] jaunaren baimena du [?] poligonoko [?] lursailaren zati bat okupatzeko, “[?]” bidea zolatzeko. [?] jauna, berriz, udal honetako [?] poligonoko [?] eta [?] lursailak okupatzen ari da udalaren baimena izan gabe, eta lursail horiek, Landa-lurren Aberastasunaren Katastroan ageri den bezala, udal honen herri-lurretako lursailak dira.
Udal honek arestian aipaturiko permuta egiteko lortu nahi zuen akordioa iristerik ez dagoenez, Castejóngo Udalak, hemendik gutxira, mugaketa espediente administratibo bat abiatuko du, haren bidez zehazteko zein den [?] bidea zolatzeko egiazki erabili den azalera zein den, eta [?] jaunari exijituko dio Castejóngo herri-lurretan dagoen [?] poligonoko [?] lursailera pasatzeko bide zortasuna.
Azkenik, [?] jaunak planteaturiko gaiari buruz Castejóngo Udaleko arkitekto teknikoak eginiko txostena eransten da.
1. Castejóngo Udalak, “[?]” bidea zolatzeko kexa-egilearekin hitzartu zuen [?] jaunaren jabetzapekoa den [?] lursaileko 583,27 metro koadro okupatzea, bide publiko zolatuaren erabilerarako.
Obra egin ondoren, ikusi zen udalak, hitzartutako metroen gainetik, [?] jaunaren lursaileko 128,18 metro koadro gehiago okupatuak zituela, udalak eskatuta egindako neurketa baten arabera. Azalera hori, aldiz, modu bidegabean okupatutakoa, 415 metro koadrokoa da, kexa-egileak eskatuta egindako neurketa baten arabera, udaleko brigadak eginiko zuhaitz-landaketa barne dela.
Azken batean, demostratuta gelditu da udalak, zolatzeko lan bat egiterakoan, modu bidegabean okupatu duela, hori justifikatuko duen titulurik izan gabe, jabetza partikularreko lur-azalera bat.
Toki Araubidean indarrean dauden lege-xedapenen Testu Bategina ezarri zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuko 90. artikuluak honakoa ezarri zuen: “Obra proiektu orok honakoak edukiko ditu: planoak, egiteko aurrekontua eta txostena, non jasoko baita okupatu behar diren –eta, kasua bada, desjabetu behar diren– lursailen eta eraikinen zerrenda zehatza eta haien gutxi gorabeherako balorazioa...”.
Argi dago zolatu beharreko bideko proiektuan bietako bat gertatu zela: edo ez ziren zehatz jaso okupatu beharreko metroak, edo obra egiterakoan proiektuan aurreikusita ez zegoen lursail bat okupatu da.
Azken batean, udalaren jarduketa eraginkortasunik gabea izan da, eta arrisku larrian jarri du udalak eginiko inbertsioa, zeren eta kexa-egileak, edozein unetan, modu bidegabean okupatutako bere lursaileko zorua eta jarri diren gainerako elementuak altxatzeko eska baitezake.
2. Aurrekoaz bestelakoa da kexa-egileak eginiko eskaria, [?] poligonoko [?] lursailaren katastroko titularitatea aldatzekoa; izan ere, herri-lur gisa jasota daude bertan, baina interesdunak dio bera dela jabe bakarra. Aitzitik, Castejóngo Udalak dio [?] jaunak modu bidegabean okupatutako herri-lurrak direla.
Erakunde honek ezin ditu aztertu lursail batzuen titularitateari buruzko desadostasunak, ez eta lursail horien gaineko tituluetatik nagusitasuna zeinek duen. Egokia da esatea, nolanahi ere, eta hala komeni zaie aldeei, jabetzari buruzko auzietan jurisdikzio arrunta dela gaia aztertu eta, kasua bada, auzigile baten edo bestearen jabetza aitortu behar duena.
Aurreko guztia dela eta, erakunde hau arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz,
1.. Castejóngo Udalaren jarduerak kexa-egileak bere finka bakean edukitzeko daukan eskubidea urratu duela.
2. Castejóngo Udalari gogoratzea legez Toki Araubidearen arloko xedapen indardun guztiak bete behar dituela, eta, zehazki, egindako zolatze-obra erregularizatu behar duela, eta, horretarako, beharrezkoa bada, modu bidegabean okupatutako metroak jabeari itzuli behar dizkiola edo desjabetu behar dituela.
3. Castejóngo Udalari bi hileko epea ematea erakunde honi jakinarazteko behar diren neurriak hartu dituen azaldutako zentzuan edo hori ez egiteko arrazoiei buruz informatzeko, eta ohartaraztea hala egiten ez badu, Nafarroako Parlamentuan aurkeztuko dudan urteko txostenean jasoko dudala, erakunde hau arautzen duen Foru Legeko 34.2 artikuluan ezarritako moduan.
4. Interesdunari eta Castejóngo Udalari ebazpen honen berri ematea, eta adieraztea ezin dela honen kontrako errekurtsorik jarri.
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia