Bilaketa aurreratua

Ebazpenak

Abenduaren 2ko 244/2009 Ebazpena, Nafarroako Arartekoarena, [?] andreak aurkeztutako kexari buruzkoa.

2009 abendua 02

Gardentasuna eta informazio publikorako eskubidea

Gaia: Falta de respuesta a un expediente de responsabilida patrimonial

Exp: Expediente 09/421/D

: 244

Eskubideen sustapena

AURREKARIAK

  1. 2009ko ekainaren 17an, [?] andrearen idazki bat sartu zen erakunde honetan. Haren bidez kexa bat aurkeztu zuen Familia, Kirol, Gazteria eta Gizarte Gaietako Departamentuaren aurka, Departamentuari zuzendutako idazki batzuei ez erantzuteagatik.

    Azaltzen zuenez, bere alabak, 2008ko abuztuan Londresko udaleku batean izandako istripu baten ondorioz, hortz bat hautsi zuen eta beste bat kaltetu; ondorioz, zenbait eskabide aurkeztu zituen, Haur eta Gazteen Aho-hortzetako Osasun Laguntzaren barruan egindako behin-behineko hortz-berregiteak erortzen zaizkion egunean inplanteak jar diezazkioten. Hartara, dentistaren txosten bat aurkeztu zuen, kaltea ekonomikoki balioesten zuena.

    Dioenez, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak erantzun zion esanez ebaluazio ekonomikoa aurkeztu behar zuela, eta hala egin zuen. 2009ko maiatzaren 6an beste idazki bat bidali zuen bere eskaria gogorarazteko, eta telefonoz adierazi zioten zerbitzu juridikoen esku zegoela auzia eta erantzungo ziotela. 2009ko ekainaren 17an, halere, inolako jakinarazpenik jaso gabe jarraitzen zuen.

    Guk esku hartzea eskatu zuen, Departamentuak luze gabe erantzun ziezaion.

  2. 2009ko ekainaren 26an, txostena eskatu zitzaion Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari. Emandako epea iragan zen, eta Departamentuak ez zuen eskatutako txostena bidali. 2009ko abuztuaren 5ean berriz ere eskatu zitzaion informazioa. Eskari horren erantzunik ere ez zaigu heldu, emandako epean.

AZTERKETA

Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeak 26. artikuluan xedatzen duenez, “botere publiko eta erakunde guztiek laguntza eman behar diote Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari lehentasunez eta presaz haren ikerketa eta ikusketetan.

Agintari edo funtzionario publiko guztiek erakunde honi laguntzeko duten betebeharra ez da soilik teorikoa; izan ere, hura ez betetzeak ondorio larriak ekar ditzake.

Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari laguntzeko betebeharra ez betetzeak, informazioa bidaltzen arrazoirik gabe atzeratzeak, jarduerak ez justifikatzeak eta, azken batean, erakundeen arteko harremanetan praktika okerra suposatzen duen beste edozein ekintzak beraiekin ekartzen dute parlamentu-erakunde honetaz arintasunez eta eraginkortasunez baliatzeko herritarrek duten eskubidea murriztea, eta antolamendu juridikoa urratzen du.

Administrazio arloan laguntza emateko betebeharra ez betetzeak dauzkan ondorioei dagokienez, honakoa jasotzen du Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeko 24.2 artikuluak: “Hasieran eskatutako txostena edo dokumentazioa ez dutela bidaliko edo eskura jarriko esaten badute Administrazio Publikoen zerbitzuko langileek, edo arduragabekeriaz jarduten badute, Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak uste ahal izanen du bere eginkizunen kontrakoak edo oztopatzekoak direla egintza horiek; hori ezagutarazi eginen du berehalakoan, eta Nafarroako Parlamentuarentzat egindako urteko txostenean edo txosten berezian kalifikazio hori nabarmendu eginen du.”

Aurreko guztia dela eta, erakunde hau arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz,

EBATZI DUT:

  1. Gure ustez, urratu egin da [?] andreak berariazko erantzuna eta behar den epean jasotzeko duen eskubidea, zeren eta inplikaturiko Administrazioak ez baitu kontrakoa egiaztatu.

  2. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari gogoraraztea legez bete behar duela beti Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Legeko 24.1 eta 26.1 artikuluetan ezarritakoa, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundeari lankidetza eta lehentasunezko laguntza emateari buruzkoa.

  3. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari gogoraraztea legez behartua dagoela herritarrek aurkezten dizkioten eskabide eta eskari guztiei erantzun espresa ematera behar den denboran eta moduan.

  4. Familia, Kirol, Gazteria eta Gizarte Gaietako Departamentuari bi hileko epea ematea erakunde honi jakinarazteko behar diren neurriak hartu dituen azaldutako zentzuan edo hori ez egiteko arrazoiei buruz informatzeko, eta ohartarazten zaio hala egiten ez badu, gertatutakoa 2009ko ekitaldiari buruz Nafarroako Parlamentuan aurkeztuko dudan urteko txostenean jasoko dudala.

  5. Nabarmentzea Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak laguntzarik ez emateko jarrera izan duela, 2009ko ekitaldiari buruzko urteko txostenean, Nafarroako Parlamentuan aurkeztu beharrekoan, horixe jasotzearen ondorioetarako, eta halaber, udal hori Administrazio eta Entitate Ez-Kolaboratzaileen Erregistroan –Nafarroako Arartekoaren azaroaren 9ko 43/2007 Ebazpenaz sortutakoa (2007ko azaroko 34. NPAO)– sartzea, eta sartze horren berri ematea erakundearen webgunean, arduradunak berariaz aipatuta, baldin eta ebazpen honi arrazoiak emanez erantzuten ez badio edo hartan ezarritako irizpidea onartzen ez badu.

  6. Erabaki hau Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari eta [?] andreari jakinaraztea, eta haiei jakitera ematea erakunde hau arautzen duen Foru Legeko 35.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, ez dela zilegi ebazpen honen kontrako errekurtsorik jartzea.

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia