Partekatu edukia
Función Pública
Gaia: No le abonan los atrasos correspondiente al complemento de destino a los que tiene derecho por resolución judicial
Exp: 09/746/F
Nº: 250
Funtzio Publikoa
2009ko urriaren 29an, [?] jaunak aurkeztutako idazki bat sartu zen erakunde honetan. Haren bidez, kexa bat agertzen zuen Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuaren aurka, zor zaizkion zenbatekoak ordaintzen ez zaizkiolako.
Azaltzen zuenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 7ko 2695/2008 ebazpen bidez onartu zitzaion destinoko osagarria eta horren atzeraeraginezko ondorioak aitortzeko erreklamazioa.
Zioenez, oraindik ere, eginiko erreklamazioak gorabehera, ez zaizkio ordaindu atzerapenak, zeinak, ebazpenaren arabera, kontusail jakin batzuei esleitu baitziren.
Kexaren sustatzaileak, Nafarroako Gobernuko jarduneko funtzionarioa den aldetik, eskubidea du, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen Estatutuko 36.1.j) artikuluan ezarritakoaren arabera, dagozkion ordainsariak jasotzeko. Halatan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 7ko 2695/2008 ebazpen bidez onartu zitzaion destinoko osagarria eta horren atzeraeraginezko ondorioak aitortzeko erreklamazioa; izan ere, zerbitzua eman zuen B.S.E/laguntzaile gisa, Nafarroako Ospitaleko Neurokirurgiako Zerbitzuari atxikia, erradiazio ionizatzaileen eraginpean egotetik heldu den arriskuarekin.
Osagarria eta horren atzeraeraginezko ondorioak aitortu zitzaizkionetik, hau da, zorra aitortu zenetik urtebete luze joan delarik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak, “lan-zama” alegatuta, ez dizkio atzerapenak ordaindu, eta, hortaz, kalte ekonomiko nabarmena eragin dio kexaren sustatzaileari.
Gogorarazi behar da ezen, Konstituzioko 103.1 artikuluaren arabera, administrazio publikoak jarduera-printzipio duela eraginkortasuna, eta printzipio hori jaso eta positibizatu zela Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 3.1 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 3.2.a) artikuluan. Arau juridiko horrek zeharo galarazten ditu administrazio publikoen jardunik eza nahiz luzamendu bidegabeak, batik bat herritarren interesak baldin badaude jokoan eta uki badaitezke.
Administrazioaren eraginkortasunaren arau juridikoaren aurrean, Administrazioaren jardunik ezak eta pasibotasunak edo jarduteko luzamendu bidegabeek arau juridiko horren urraketa argia dakar, administrazioaren eraginkortasun eza agerian uzten duen aldetik. Konstituzio Auzitegiaren irailaren 25eko 136/1995 epaiak dio Administrazioaren jarrera ez-aktiboa edo omisiozkoa legez kanpokoa dela eta herritarren eskubide eta interes bidezkoei eragiten diela. Azken finean, aplikatzekoa den ordenamendu juridikoak administrazio publiko guztiei ezartzen die administrazio-prozedurak izapidetzeari zor zaizkion azkartasunez eta eraginkortasunez jardun beharra.
Aztertzen ari garen kasu honetan argi ikusten dugu luzamendu bidegabea gertatzen dela, eta kexaren sustatzaileak ez du hori zertan jasan. Aztertzen ari garen kasu honetan argi ikusten dugu luzamendu bidegabea gertatzen dela, eta kexaren sustatzaileak ez du hori zertan jasan. Kexaren sustatzaileari zor zaizkion atzerapenak ordaintzen ez diren bitartean, “administrazio egokia izateko” eskubidea urratzen ari da (Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 7. artikulua).
Aurreko guztia dela eta, erakunde hau arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuari gogoraraztea behartuta dagoela legez dagozkion ordainsari guztiak gehi ez ordaintzetik heldu diren interesak ordaintzera kexaren sustatzaileari.
Bi hilabeteko epea ematea Osasun Departamentuari erakunde honi jakinarazi diezaion gogorarazpen hau onartu duen eta hura dela-eta zer urrats egin behar dituen, edo, bestela, hura ez onartzeko arrazoiak azal diezazkion. Halaber, ohartarazten diot hala egiten ez badu Nafarroako Parlamentuari igorriko diodan urteko txostenean sartuko dudala kasua, aipatu legearen bigarren atalean ezarritako moduan.
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia