Bilaketa aurreratua

Albisteak

Ángel Gabilondo y Patxi Vera

Vera eta Gabilondo Arartekoen arteko lehen lan-bilera

2022 ekaina 09

Gorte Nagusiek izendatutako Arartekoak, Ángel Gabilondok, Patxi Vera Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa hartu zuen bere egoitzan ekainaren 8an, asteazkenean.

Bilera hori modu ofizialean egiten den lehena da, eta bi erakundeek lankidetzan aritzeko gaitasuna eta interesa duten gaiei buruzkoa izan zen, azken helburua pertsonen oinarrizko eskubideak defendatzea izanik.

Ildo horretan, Nafarroan bizi diren baina izapideak egiteko Madrilera bidali diren pertsonek aurkeztutako kexak helaraztea eragin duten gaiak jorratu ziren, Estatuaren eskumeneko administrazioen aurka bideratzen direlako, hala nola Gizarte Segurantzan arretarik ez ematea eta Atzerritarren arloko izapideetan atzerapen handiegia izatea, besteak beste.

Pertsonen eskubideak defendatzeko lankidetzaren eremuan, landutako beste gai garrantzitsu batzuk honako hauek izan ziren: haurren babesa eta haurren parte-hartzea, ahotsa zabaltzeko plataformen bitartez; Elizaren barruan abusu-kasuak aztertuko dituen Batzordearen eraketa; zerbitzu publikoak kanpora ateratzeko eredu batzuen ondorioak; pertsona kalteberenen kolektiboen egoera; lehen mailako arreta eta osasun-zentroetan, inoren kargura ez dauden adingabeen kasuan adin-nagusitasuna zehaztea; eta administrazio-erabakiek baldintzatutako adingabeen tutoretza instituzionalizatua.

Erakunde biek uste dute Herriaren Defendatzaileak beti pertsonak artatzera eta haien eskubideak defendatzera bideratutako ikuspegia izan behar duela, eta hurbiltasunez eta gizarte-sentsibilitate bereziz garatu behar dela.

Bileran, Gorte Nagusiek izendatutako Arartekoaren aldetik, Ángel Gabilondo, Isabel Aymerich (Kabineteko Burua) eta José Manuel S. Saudinós (Idazkari Nagusia) egon ziren. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren aldetik, Patxi Vera, Carlos Sarasibar (Idazkari Nagusia) eta Susana Galilea (Kabineteko Burua) egon ziren.

Partekatu edukia