Bilaketa aurreratua

Albisteak

Reunión del Defensor del Pueblo de Navarra con el Banco de Alimentos

Nafarroako Arartekoaren bilera Elikagaien Bankuarekin

2022 iraila 21

Irailaren 19an, astelehenean, Nafarroako Arartekoa Nafarroako Elikagaien Bankuko arduradunekin bildu zen, erakunde horren egoitzan, Berriobeitin.

Topaketan, fundazioaren funtzionamendua azaldu zen. 182 zentro laguntzaile ditu banaketarako eta Foru Komunitateko hainbat tokitan 24.000 pertsona artatzen ditu. Elikagaien Bankuak erakundeak bizi dituen zailtasunen berri eman zuen, dohaintza ekonomikoen beherakadaren, enpresa eta erakundeen elikagai-ekarpenen beherakadaren, eskariaren gorakadaren eta boluntariotzan errelebo-faltaren ondorioz.

Arartekoak, bere aldetik, adierazi zuen prest zegoela Elikagaien Bankuak eta haren erakunde laguntzaileek beharrezkotzat jotzen duten guztian laguntzeko, bai eta erakundeek edo haien onuradunek pertsona guztien eskubideak defendatzeko aurkezten dituzten kexa guztiak izapidetzeko konpromisoa ere, bereziki egoera ahulenean edo bazterketa-arriskuan daudenenak.

Bileran, gai garrantzitsuenetako bat pertsona askorentzat sortzen den babesgabetasun-egoera izan zen, erroldatzeko garaian izaten dituzten zailtasunengatik, toki-administrazio batzuek jartzen dituzten oztopoengatik eta pertsona kalteberen estortsio-kasuak gertatzea errazten duten oztopoengatik. Gai hori behin eta berriz errepikatzen ari da erakundea gizarte-kolektiboekin izaten ari den hainbat topaketatan.

Nafarroako Elikagaien Bankuaren aldetik, Marisol Villarrek, presidenteak, eta Ramón Navarrok, idazkariak, bileran parte hartu zuten, baita María Ekizak, Errotxapeako banaketa zentroko ordezkariak eta José Luis Sanzek, Barañaingo zentrokoak, ere. Instituzioaren aldetik, Patxi Vera, Arartekoa, Carlos Sarasibar, idazkari nagusia, eta Susana Galilea, kabineteburua, egon ziren.

Partekatu edukia