Bilaketa aurreratua

Albisteak

Jornada organizada por CERMIN

Oztoporik gabeko etxebizitza baterantz

2024 abendua 12

Desgaitasuna duten Pertsonen Erakunde Ordezkarien Nafarroako Batzordeak (CERMIN) "Etxebizitza oztoporik gabe baterantz" jardunaldia egin zuen abenduaren 11n, Civicanen. Topaketa horrek bi helburu izan zituen. Alde batetik, "Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko eta Europako Eguna" ospatzea, abenduaren 3an. Eta, bestetik, etxebizitza duina aldarrikatzea, kolektibo horretako pertsonen autonomiarako eta gizarteratzeko oinarrizko eskubide gisa.

Jardunaldia CERMINeko presidente Mariluz Sanzek eta Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako, Gizarte Ekonomiako eta Enpleguko kontseilari Carmen Maeztuk inauguratu zuten, eta Nafarroako Arartekoaren kabineteburu Susana Galileak eta Foru Komunitateko beste gizarte- eta erakunde-ordezkari batzuek parte hartu zuten mahai-inguru horretan.

Galileak adierazi zuenez, "etxebizitza ez da etxe irisgarria ez bada". Halaber, gaineratu zuenez, "agerikoa da etxebizitza-premia dagoela, eta agerikoa da, halaber, gizarte-erakundeekin etengabe hitz egin behar dela, haiek, egunero, pertsona kalteberenak bizi dituzten egoeren lekuko zuzenak direlako".

Eta etxebizitzaren egoerari eta Foru Komunitatean desgaitasunari dagokienez, honako hau adierazi zuen: "erabateko gizarteratzea lortzeko, desgaitasuna duten eta ez duten pertsonen bizikidetza normalizatu behar da. Hori ez egiteak guztiontzat balio ez duen bizimoduari eustea esan nahi du".

"Nafarroako Arartekoaren bulegotik jendea bultzatu nahi dugu kexak helaraz diezazkigun, eskubide baten aldeko ekintzara pasatzea esan nahi baitu", esan zuen.

Partekatu edukia