Bilaketa aurreratua

Albisteak

Reunión con ANASAPS

Osasun mentala hobetzeko beharra

2023 otsaila 20

Arartekoa otsailaren 15ean bildu zen ANASAPSeko ordezkariekin

Patxi Verak ANASAPS elkartearekin egindako bileran, instituzioa gizarte-erakundeetara hurbiltzeko lanaren barruan, aztertu ziren gai garrantzitsuenak honako hauek izan ziren: pandemiaren ondoren Nafarroan osasun mentalak bizi duen egoera, hautemandako beharrak eta hobetzeko proposamenak.

Osasun Mentalerako Nafarroako Elkarteak (ANASAPS), 1987an eratuak, 35 urte bete ditu jada, eta mila bazkide baino gehiago biltzen ditu, senideak eta esperientzia propioa duten pertsonak barne.

Bileran, Arartekoak erakundeak hainbat programaren bidez emandako ekintzak eta zerbitzuak ezagutu zituen, hala nola informazioa eta orientazioa, banakako eta taldeko laguntza, aholkularitza juridikoa, sentsibilizazioa eta dibulgazioa, aisia eta denbora librea. Bereziki, esku-hartze soziokomunitarioko zerbitzua (EISOC), etxez etxeko arreta duena, eta etxebizitza lagundua (Aukera) nabarmendu ziren.

Instituzioko titularrak entzun eta kontuan hartu zituen administrazio publikoekiko osasun mentalaren esparruan kaltetuek dituzten kezkak eta aldarrikapenak, hala nola prestakuntza egokituaren eta protokolo espezifikoen falta polizietan, arauzko erregulaziorik eza euspen fisiko eta kimikoen arloan, arreta urruntzea COVID-19aren pandemiatik, psikiatriako eta psikologiako profesionalik eza, jarraipen mediko eta terapeutikoaren beherakada, eta arreta-eredua aldatzeko beharra.

Bileran, ANASAPSen izenean, presidente José Luis Caberok, presidenteorde Luis Álvarez de Eulatek, familiako kide Charo Echeverríak eta Lola Gutiérrezek hartu zuten parte, bai eta koordinatzaile Aitziber Yárnozek ere.

Partekatu edukia