Partekatu edukia
Nafarroako Arartekoak, Patxi Verak, herritarrek aurkeztutako erreklamazioen kopurua nabarmen hazi dela egiaztatu du, azken urtean % 20 baino gehiago igo baitira. Hala adierazi du erakundeak Nafarroako Radio Nacional de Españarekin (RNE) duen lankidetza-espazioan.
Azaldu duenez igoera hau, neurri handi batean, erakundearen ikusgarritasun eta hurbiltasun handiagoari zor zaio. "Azken hiru urteotan elkarrizketak egin ditugu 80 gizarte-erakunderekin baino gehiagorekin, pertsona askok ez zekitelako euren arazoak aurkeztera Arartekora etor zitezkeenik", baieztatu du Verak.
Kexen motei dagokionez Defendatzaileak azpimarratu du erabat askotarikoak direla, administrazioen ia jarduketa-eremu guztiak hartzen baitituzte.
Erakundeak administrazio horiekin duen harremanari dagokionez, Arartekoak gogorarazi du guztiek erantzun behar dietela beren eskakizunei, nahiz eta beti ez dituzten ebazpenak onartzen.
Adostasunik ez dagoen kasuetan, desadostasunak erakundeak Nafarroako Parlamentura bidaltzen duen urteko txostenean jasotzen dira, herritarren eskubideak gainbegiratu eta defendatzeko egiten duen lana indartuz.
Partekatu edukia