Bilaketa aurreratua

Albisteak

Nafarroako Arartekoaren erakundeak bere webgunea berritu du, irudi eguneratua eskaintzeko

2021 abendua 03

Nafarroako Arartekoaren erakundeko webgunea (www.defensornavarra.com) duela gutxi berritu da, irudi eguneratua eta dinamikoa eskaintzeko, eta nabigatzeko erraza, intuitiboa eta eskuragarria da erabiltzaile guztientzat.

Aurreko bertsioa (2001ekoa) ordezkatzen duen webgune berriaren bitartez, herritarrek erakundearen funtzionamenduarekin eta jarduerarekin lotutako informazioa eskuratu dezakete Interneti esker, etengabe eta doan; horrez gain, Nafarroako Arartekoari dagozkion eginkizunekin zerikusia duten jardunbideak egin ditzakete, hala nola kexak aurkeztu, kontsultak egin, bitartekaritza eskatu, zerbitzu publikoak hobetzeko proposamenak egin, hitzorduak eskatu eta abar.

Atari berria gaztelaniazko eta euskarazko bertsioetan dago eskuragarri, eta pertsona guztiek erabiltzeko moduan diseinatuta dago, bereziki desgaitasunen bat duten pertsonek.

Web-atari berri honen bitartez, herritarrek eskuragarri dituzte informazio eta zerbitzu hauek:

a) Nafarroako Arartekoari eta erakundeari buruzko informazioa: araudi erregulatzailea, organigrama, zerbitzuen karta eta ordainsariak.

b) Erakundearekin harremanetan jartzeko modua: aurrez aurre, Internet bidez, telefonoz, posta elektronikoz edo posta arruntaren bidez.

c) Kexak aurkezteko, kontsultak egiteko, bitartekaritza-eskaerak egiteko eta zerbitzu publikoetan hobekuntza-proposamenak egiteko moduari buruzko informazioa.

d) Nafarroako Arartekoari kexak, kontsultak, bitartekaritza-eskaerak eta zerbitzu publikoen hobekuntza-proposamenak telematikoki aurkezteko inprimakia.

e) Erakundearen urteko txostenak, txosten bereziak eta bestelako argitalpenak.

f) Nafarroako Arartekoak egindako gomendioak, iradokizunak eta lege-betebeharren gogorarazpenak.

g) Erakundearen funtzionamenduarekin lotutako albiste interesgarriak.

h) Erakundean aurkeztutako kexen laburpena.

i) Erakundeari laguntzen ez dioten erakundeen erregistroa.

j) Kalitatearen adierazleak. Erakundearen jardunbideen eraginkortasuna parametro objektiboen bidez balioesteko aukera ematen dute.

k) Postontzi bat, erabiltzaileek erakundearen funtzionamenduari buruzko kexak, iradokizunak edo proposamenak aurkeztu ahal izateko.

l) Inprimaki bat, erabiltzaileek Nafarroako Arartekoaren jarduerari buruzko asebetetze- eta ebaluazio-inkestak modu anonimoan bete eta bidali ahal izateko.

m) Foru-legeriak ezartzen duen gardentasun publikoari buruzko informazioa.

Partekatu edukia