Bilaketa aurreratua

Albisteak

Visita del Defensor del Pueblo a Traperos de Emaús

Nafarroako Arartekoaren bisita Emauseko Trapuketarietara

2022 urria 11

Arartekoak hala eskatuta, atzo, urriaren 10ean, Emauseko Trapuketariak Fundazioarekin bilera bat izan zuen, haien egoitzan, Berriozarren.

Topaketa txertatzen da Nafarroako Arartekoak izaten ari den harremanetako agendan esparru sozialean lan egiten duten entitateekin, zailtasun dituzten pertsonen beharrak eta eskaerak deskubritzeko helburuarekin.

Emauseko Trapuketariek erraztu egiten dute zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonak lan-munduan sartzea, objektuak biltzeko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko lanaren bidez, gero haien azoketan saltzen dituztenak, betiere gizarte-justiziaren eta elkartasunaren printzipioetatik abiatuta. Gainera, Emauseko Trapuketariek harrera-etxe bat dute Beltzuntzen, egoera zailetan bizi diren 25 lagunentzako lekua duena.

Bileran, Arartekoak instalazioak ezagutzeko aukera izan zuen, baita zuzenean Fundazioaren eta Fundazioak artatzen dituen pertsonen aldarrikapenak ere. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: osasun mentaleko arazoen gorakada gizarte-bazterketako arriskuan daudenen artean eta horiei arreta emateko baliabide gehiago behar izatea; Fundazioko lan-eskariaren gorakada; eta alokairua lortu nahi dutenek eta erroldatzeko beharra dutenek jasaten duten estortsioa.

Emauseko Trapuketarien aldetik, haien zuzendaria den José María García Bresok, Berriozarko zentroko koordinatzailea den Lucio Tabarrek, komunikazioaren arduraduna den Amaia Olaverrik, arriskuak prebenitzeko koordinatzailea den Ángel Garciak eta zuzendaritza-taldekoa den Marta Lacuevak bileran parte hartu zuten. Instituzioaren aldetik, Patxi Vera Arartekoa eta Susana Galilea kabineteburua izan ziren.

Partekatu edukia