Bilaketa aurreratua

Albisteak

Reunión del Defensor del Pueblo de Navarra con Xilema

Nafarroako Arartekoak Xilema bisitatu du

2023 ekaina 20

Patxi Vera, instituzioaren titularra, Susana Galilea, instituzioko Kabineteburua, eta Inés Monreal aholkularia gonbidatu zituen Xilemak ostegunean, ekainak 15, ezagutzera, Nafarroako Gobernuarekin batera fundazio honek kudeatzen duen familia-elkarguneetako bat

Erakundeko arduradunek familia-elkargune horien eta babeserako familia-elkarguneen funtzionamendua azaldu zieten, adingabeak beren gurasoekin segurtasun eta ongizate fisiko eta psikikoaren esparruan komunikatzeko, betiere adingabearen interesari begira.

Bisitaldian, Xilemako profesionalek Arartekoari jakinarazi zioten ez zutela babes judizialik izan, topaketak etetea proposatzen den kasuetan, adingabea desegonkortzeko arriskua dagoelako, profesionalei eraso egin zaielako eta ez-betetzeak gertatu direlako, bai eta agindu judizialak betetzeko antolaketa-zailtasunak ere.

Partekatu edukia