Bilaketa aurreratua

Albisteak

Nafarroako Arartekoak Parlamentuari iradoki dio Toki Ogasunei buruzko Foru Legea alda dezan, saihesteko gainbalioaren ordainketa erosleari egotz dakion.

2009 iraila 30

Nafarroako Ararteko Francisco Javier Enériz Olaechea jaunak Nafarroako Parlamentuari eta Toki Administrazioko Departamentuari iradoki die Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen aldaketa azter dezaten, saiheste aldera higiezinen salerosketan gainbalioaren zerga erosleari kobra dakion, eta ez saltzaileari, zeren eta azken hori baita sortutako gainbalioen onuradun suertatzen dena.

Iradokizuna heldu da Nafarroako Arartekoak jasotako kexa batetik. Izan ere, hartan, herritar batek adierazten zuen ez zegoela ados udal batek hiri-lurren balio gehikuntzari buruzko zerga likidatzearekin.

Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen arabera, doakoak ez diren lurren esku-aldaketetan, eroslea da toki entitateei ordaindu behar direna. Hori dela eta, eta ezertan kendu gabe saltzailearen eta eroslearen artean gerta daitezkeen hitzarmenak, toki entitateek likidazioa erosleari kobratzen diote. Alabaina, eroslea ez da zergaren subjektu pasiboa, ordainketaren ondorioetarako ordezkoaren izaera baizik ez baitu.

Toki administrazioek, gaur egun, ordezko zergadunaren izaera duten subjektuei kobratzen diete “Toki Ogasunarentzat erosoagoa eta seguruagoa” delako.

Arartekoaren ustez zuzengabea da Administrazioak tributua erosleari exijitzea erosotasun eta segurtasun arrazoi hutsengatik, zeren eta zordun nagusia, azken batean, saltzailea baita.

Estatuko legedian, hain zuzen ere, Nafarroako Arartekoak proposatzen duen irizpideari jarraitzen zaio.

Partekatu edukia