Partekatu edukia
Nafarroako Arartekoak iradokizun bat egin dio Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari, Nafarroako Zezen-ikuskizunei buruzko Erregelamendua alda dezan. Izan ere, eskatzen du Erregelamendu horretan lerrokada, artikulu edo xedapen bat gehitzeko, erregelamenduak jaso dezan jendearentzat irekiak diren zezen-jaialdietako karteletan eta bestelako publizitate bideetan zehaztu beharra dagoela ikuskizunak zezenkoaren heriotza berarekin ote dakarren.
Hori guztia erakunde honetan joan den uztailean aurkeztutako kexa baten ondorik etorri da. Kexa hartan, herritar batek eskatzen zuen adingabeak babesteko zezenkoaren heriotza dakarten zezen-ikuskizunetatik.
Herritar horrek azaltzen zuen uztailaren 9an adingabe batekin joan zela jende guztiarentzat irekita zegoen zezen-ekitaldi batera, adingabeez leporaino zegoen zezen-plaza batean. Eta ikuskizunean, aratxe bat askatu zutela, banderillak jarri zizkiotela eta estoke bat iltzatu ziotela, hil arte.
Gainera, herritar horren ustez, aratxearen hilketarengatiko harridura erasokorra eta kaltegarria izan zen adingabeentzat, eta horregatik eskatzen zuen horrelako ikuskizunak antolatzen jarraituz gero, gutxienez ere zehaztu beharra dagoela haien emaitza animaliaren heriotza dela.
Kexa izapidetzen ari zen bitartean, txosten bat eskatu zitzaien Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari eta Iruñeko Udalari. Biek adierazi dute ados daudela sarrera kontrolik gabeko zezen-ikuskizunetako saioetan publikoari edukiari eta amaierari buruz informatu beharrarekin, bereziki kasuko ikuskizunean animalia hilko bada.
Partekatu edukia