Bilaketa aurreratua

Albisteak

Nafarroako Arartekoak iradoki du familia ugariei Iruñeko kirol instalazioak erabiltzeko egiten zaien % 50eko beherapena udal zentro guztietara zabal dadila.

2009 azaroa 26

Nafarroako Ararteko Francisco Javier Enériz Olaecheak iradokizun bat egin dio Iruñeko Udalari, familia ugariei udalaren kirol instalazioak erabiltzeagatik kuotan egiten zaien % 50eko beherapena udal instalazio guztietara zabal dadin, organo kudeatzailea publikoa ala pribatua den alde batera utzita.

Iradokizun hau egin da gure erakundean herritar baten idazkia jaso ondoren. Izan ere, idazki haren bidez, kexa bat aurkezten zuen Iruñeko Udalaren aurka.

Kexako testuan, herritarrak azaltzen zuen Iruñeko San Agustín kaleko “Aquabox” zentrora joaten diren familia ugariei ez zaiela inongo beherapenik egiten zentroan sartzeko eta jarduerak erabiltzeko ordaindu beharreko kuotan; familia horiei bai egiten zaie, ordea, % 50eko beherapena Sanduzelaiko eta Arantzadiko igerilekuak erabiltzeko.

Halaber, herritarrak bere kexan gehitzen zuen udalak egoera hori justifikatzen duela, alegatuz “Aquabox” zentroa enpresa pribatu baten bitartez kudeatzen dela; eta jotzen zuen beherapenik ez egiteak familia ugariak baztertzea zekarrela.

Iruñeko Udalari idazki bat igorri ondoren, kexan planteaturiko gaiari buruz informa zezan, eta idazki hura aztertu ondoren, Javier Enérizek uste du arrazoizkoa dela ezen udalak uste baldin badu familia ugariak babesteko neurrietako bat dela % 50eko beherapena egitea udal igerilekuetako kuota ordaintzeko garaian, bada beherapen hori udalaren aisialdirako ur-instalazio guztietara zabaldu behar dela, haien kudeaketa publikoa zein pribatua izan, hori bigarren mailako gaia baita.

Hori dela eta, Arartekoak uste du udalak eta bere tresna-entitate “Pamplona Centro Histórico S.A.” Sozietate Publikoak familia ugariak babesteko ekintzak kontuan hartu beharko dituela ez soilik San Agustin kaleko “Aquabox” delakoaren kudeaketarako eta ustiaketarako datozen kontzesioetarako baldintzen orrietan, baizik eta “Aguavox”-en instalazioen oraingo ustiaketa-aldian ere, eta horretarako udalak behar diren jarduerak erabaki beharko dituela udal ordenantzetan ezarritako baldintza betetzen dituzten familia ugarietako kideak % 50eko beherapenaz balia daitezen San Agustin kaleko “Aquavox”-en instalazioak erabiltzeko, haren kudeaketaz kontzesiodun pribatu bat arduratzen den alde batera utzita.

Partekatu edukia