Bilaketa aurreratua

Albisteak

Nafarroako Arartekoak immigranteek erroldatzeko eskubidea dutela gogorarazten du, bai eta osasun laguntza publikoa hartzeko eskubidea ere.

2010 urtarrila 19

Nafarroako Ararteko Javier Enériz Olaechea jaunak, ikusita egoera irregularrean dauden immigranteen erroldatzeari buruz eta soilik erroldatuta daudenek osasun laguntza jasotzeko duten eskubideari buruz berriki agertu diren albisteek sor dezaketen nahastea, hurrengo zehaztapenak egin nahi ditu, Nafarroan dauden legez kanpoko immigranteen egoera eta eskubideak argitze aldera.

A) Toki Araubideko Oinarriei buruzko Legeko 15. eta 16. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, udal batean bizi ohi diren pertsona guztiek eskubidea dute udal erroldan izen emanda egoteko. Gainera, Espainian dauden atzerritarren eskubide eta askatasunei buruzko azaroaren 11ko 4/2000 Lege Organikoko 6. artikuluak gogorarazten du udal guztiek erroldan jaso behar dituztela udalean ohiko bizitokia duten atzerritarrak. Erroldan izan emate hori, nolanahi ere, ez da haien Espainiako legezko egoitzaren frogagiria izanen, eta ez die, ezta ere, emanen indarreko legeek aitortzen ez dien inongo eskubiderik.

B) Nafarroan bizi diren immigranteek, edozein dela ere haien egoera legal edo administratiboa, hau da, Nafarroako udalen batean erroldatuta dauden ala ez alde batera utzita, eskubidea dute osasun laguntza publikoa jasotzeko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren bitartez, Nafarroako herritarren egiazko berdintasuneko baldintzetan. Hala ezarri zuen jada orain dela hamar urte Nafarroako Parlamentuak, Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Legeko 3. artikulua aldatu baitzuen Nafarroako osasun laguntza guztiz ororenganatzeko –immigranteak ere barne hartuta– maiatzaren 25ean onetsi zuen 2/2000 Foru Legearen bitartez .

Partekatu edukia