Partekatu edukia
Nafarroako Arartekoak berriki planteatu dio Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari beharrezkoa litzatekeela enbor-ikasgaietako testuliburuak hiru liburukitan –bat hiruhileko bakoitzeko– zatitzea, ikasleek pisu gutxiago eraman dezaten beren etxeetatik ikastetxeetara egunero joaten direnean.
Gai horri buruz herritarren proposamen bat jaso ondoren, Arartekoak Hezkuntza Departamentura jo du, azaltzeko Murtziako eta Valentziako autonomia erkidegoetan egin den bezala, beharrezkoa litzatekeela departamentu horrek prozesu bat bultzatzea liburuen argitalpenaren eta eskola-materialaren arloko arduradunekin akordioetara iristeko, enbor-ikasgaietako testu liburuak hiru liburukitan argitaratzeko: liburuki bat hiruhileko bakoitzeko.
Horrela, ikasleek soilik kasuko liburua eraman beharko dute eskolara, dauden garai akademikoaren arabera, eta nabarmen gutxituko da egunero garraiatzen duten pisua.
Hezkuntza Departamentuak positiboki baloratu du proposamen hori, eta hura aztertzeko konpromisoa hartu du. Izan ere, uste du neurriak hartu beharko liratekeela haurrek egunero beren motxiletan garraiatzen duten pisua gutxitzeko.
Gainera, uste du proposaturiko neurriak, curriculumeko oinarrizko arloetako testuliburuak hiru liburukitan zatitzeak, eragin positiboa izanen lukeela ikasleen osasunean eta baliagarri gertatuko litzatekeela funtsean bizkarra kaltetu ditzaketen gaixotasun edo lesioei aurrea hartzeko.
Partekatu edukia