Partekatu edukia
Nafarroako Ararteko Javier Enériz Olaechea giza eskubideen "Rey de España" sariak emateko ekitaldira joan da. Alcalá de Henaresko Unibertsitateko paraninfoan egin zen, martxoaren 31ko 12:00etan.
Giza eskubideen "Rey de España" saria aurten, hirugarren ekitaldian, CLADEM Emakumeen Eskubideen Defentsarako Amerika Latinoko eta Karibeko Komiteari eman zaio. Eskualde mailako erakunde bat da, egoitza Perun duena eta Amerika Latinoko hamazazpi herrialdetan emakumeen eskubideen egiazko betetzea bermatzeko lan egiten duena.
Giza eskubideen "Rey de España" sariarekin, giza eskubideen eta bizikidetasun demokratikoaren balioen defentsaren eta sustapenaren arloan nabarmendu diren entitate iberoamerikarren lana aitortu eta bultzatu nahi da.
Epaimahaiak, saria ematerakoan, oso bereziki baloratu ditu genero berdintasunaren printzipioa eta emakumearen aurkako indarkeriaren deuseztatzea exijitzeko ahaleginak, eta horiek dira, izan ere, CLADEMen jardunaren funtsezko helburua.
Ekitaldian Estatuko erakunde garrantzitsuenen ordezkariak egon dira, eta autonomia erkidegoetako arartekoak, bai eta Enrique Múgica Espainiako herriaren defendatzailea ere. CLADEMeko ordezkariak Erregearen eskutik jaso zuen giza eskubideen "Rey de España" III. saria.
Partekatu edukia