Bilaketa aurreratua

Albisteak

El Defensor del Pueblo de Navarra mantiene un encuentro con Cáritas Pamplona-Tudela

Nafarroako Arartekoa Iruñeko-Tuterako Caritasekin bildu da

2022 iraila 30

Irailaren 28an Nafarroako Arartekoaren eta Iruñeko-Tuterako Caritasen arteko lehenengo bilera izan zen, erakunde sozial horren egoitzan.

Entitatearen ordezkariek azaldu zuten Cáritas Iruñea-Tuteraren lana gizarte-bazterkeriako prozesuak prebenitzea eta arintzea dela, harrera eta laguntza oinarri duten programen bidez. 50 langilek eta 700 boluntariok osatzen dute, eta bi egoitzatan eskaintzen dituzte zerbitzuak: zentro okupazional batean, eguneko zentro batean, jantoki sozial batean eta 12 pisu gainbegiratutan.

Bileran, Arartekoak galdetu zuen zer eragozpen nagusi gainditu behar dituzten migratzaileek, bazterketa-egoeran dauden pertsonek eta behartsuenek. Saioan jorratutako arazo garrantzitsuenen artean honako hauek aipatu ziren: erroldatzeko zailtasunak, etxebizitzarik eza, etxegabetzeetan gertatzen diren abusuak, eta osasun mentaleko arazoak dituzten eta arreta medikorik ez duten pertsonen kasuen gorakada.

Bi erakundeak bat etorri ziren gizartea sentsibilizatzearen garrantzian, kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei arreta ematen dieten gizarte-politiken alde egiten jarrai dezan eta bizikidetza bidezkoagoa eta solidarioagoa lor dezan.

Bileran izan dira Cáritas Iruñea-Tuteraren aldetik, Ángel Iriarte (Presidentea) eta Amelia Loitegui (Laguntza-zerbitzua eta parrokiak). Arartekoaren aldetik, Patxi Vera titularra eta Susana Galilea kabineteko burua izan ziren.

 

Partekatu edukia