Bilaketa aurreratua

Albisteak

El trabajo como vía de inserción

Lana gizarteratzeko bide gisa

2022 azaroa 09

Nafarroako Arartekoaren lehenengo bilera Gaztelanekin atzo, azaroaren 8an, izan zen, fundazio horren egoitzan

Gaztelaneko ordezkariek azaldu zutenez, entitate horren lana bazterketa-arriskuan dauden pertsonei enpleguaren bidez gizarteratzea erraztea da, eta, aldi berean, pertsona ardatz duen ekonomia solidarioa garatzen laguntzen dute.

Adierazi zutenez, artatzen dituzten pertsonen bidea oztopo-lasterketa bat da, etxebizitza-arazoei, Administraziora iristeko zailtasunei eta, migratzaileen kasuan, atzerritartasun-espedientearen izapidetze zail eta geldoari egin behar baitiete aurre. Arartekoak lankidetza eskaini zuen, ahal zen neurrian, zailtasun horiek konpontzen laguntzeko.

Beste erakunde eta organismo batzuekin lankidetzan, Gaztelanek Orientazio Profesionaleko Zerbitzua ematen du, eta Enplegu Helmuga proiektua gauzatzen du, pertsona eta kolektibo bereziki kalteberak lan-munduan sartzen laguntzeko. Gainera, honako programa hauek ere baditu: Reincorpora, Iruñeko espetxeko presoen laneratzera bideratua; Impulso, emakume etorkinekin lan egiten duena; Red Conecta, arrakala teknologikoa murrizten laguntzen duena; eta Innova, etxeko enplegua lan-mundura sartzeko ate gisa proposatzen duena.

Bileran, Gaztelanen aldetik, Lourdes Chasco koordinatzaile nagusiak eta Maria Ayesa orientazio-koordinatzaileak parte hartu zuten. Arartekoaren aldetik, Patxi Verak eta Susana Galilea Kabineteburuak hartu zuten parte.

Partekatu edukia