Bilaketa aurreratua

Albisteak

Herriaren Defendatzaileen titularren bilera

Ikasgeketako zaurgarritasuna izan da ardatz herriaren defendatzaileak koordinatzeko jardunaldietan

2025 abendua 09

Nafarroako Arartekoak eta bere taldeko zenbait kidek Aragoiko Justiziak Zaragozan antolatutako Herriaren Defendatzaileen XXXVIII. Koordinazio Jardunaldietan parte hartu zuten urriaren amaieran. Angel Gabilondo Arartekoa eta autonomia-erkidegoetako herriaren defendatzaile guztien titularrak bildu ziren jardunaldi horietan.

Batzordekideek administrazio publikoei eskatu zieten eskola-jazarpenaren aurkako prebentzio-neurriak berrikusteko eta areagotzeko, "eraginkortasuna hobetzeko", eta eskatu zuten ikasleen ongizaterako eta babeserako koordinatzailearen figura beharrezkoak diren baliabide guztiez hornitzeko.

Eskaera hori izan zen “Ikasgeletako zaurgarritasuna” gai nagusi izan zuten jardunaldietan hartutako adierazpen instituzionalaren ondorio nagusietako bat.

Defendatzaile guztiek sinatutako manifestuak gogorarazten du hezkuntza ondasun publiko erabakigarria dela pertsonen arteko desberdintasuna murrizteko eta aurrerapen soziala, ekonomikoa eta kulturala bultzatzeko. Horregatik, botere publiko eskudunei eskatu diete beharrezkoak diren baliabideak eman diezazkietela ikastetxeei, pertsonalak zein materialak, eta, bereziki, hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak dituzten ikasleek behar duten prestakuntza espezializatua duten irakasle eta profesionalenak.

Testuinguru horretan, defendatzaileek honako hauek ere eskatu dituzte: behar bereziak dituzten haurrak goiz antzematea eta laguntza goiztiarra hobetzea; zaurgarritasun-egoeran dauden ikasleak modu orekatuan banatzea funts publikoekin ordaindutako ikastetxeetan onartzeko prozesuetan; administrazio-egoera irregularrean dauden adingabe atzerritarrei hezkuntza-etapa guztietarako sarbidea bermatzea; landa-eremuko hezkuntzaren berezitasunari eta zailtasunei erantzutea; zero eta hiru urte bitarteko haurrentzako kalitatezko plaza nahikoak eskaintzea, eta haien doakotasuna sustatzea.

Era berean, buruaz beste egiteko arriskuaren eta arrisku horren konplexutasunaren hazkunde kuantitatiboa dela-eta, defendatzaileek administrazio publikoei eskatu diete beharrezkoak diren jarduerak sustatzeko, hezkuntza-, osasun- eta gizarte-eremuetan nerabeek eta gazteek dituzten osasun mentaleko arazoak prebenitzeko, eta helburu hori ahalik eta gehien zorrozteko.

Ikasgeletan teknologia erabiltzeari dagokionez, defendatzaileek adierazi zuten teknologia hori ezartzeak ezin duela inoiz urratu berdintasun-printzipioa hezkuntzarako eskubidean. Hezkuntza-administrazioei dei egin zieten ikasle guztiek ikasteko eta garatzeko aukera-berdintasuna izan dezaten, haien jatorria, generoa, egoera ekonomikoa edo beren interesei kalte egin diezaiekeen beste edozein inguruabar kontuan hartu gabe.

Geletan adimen artifiziala pixkanaka ezartzeari dagokionez, uste zuten behar bezalako bermeekin eta giza-eskubideekiko errespetuarekin landu behar dela, baliagarritasunak sor ditzan eta epe laburrean edo luzean haurren eta nerabeen ongizatean eragin negatiborik sor ez dezan.

Koordinazio-jardunaldietan hezkuntzako adituek eta defentsa-erakundeetako teknikariek parte hartu zuten, eta hezkuntza-zaurgarritasunarekin lotutako hainbat gai jorratu zituzten, hala nola haurtzaroko eta nerabezaroko jazarpena eta bakardadea, enpatian nola hezi eta eskola gizatiarrago eta inklusiboago baterako gakoak.

Parte-hartzaileek ere aztertu zituzten ingurune sozioekonomiko behartsuetako hezkuntza-ekitatea eta administrazioek hezkuntza-inguruneko zaurgarritasunari emandako erantzuna.

Azkenik, defendatzaileek azpimarratu zuten garrantzitsua dela administrazioen arteko ahaleginak koordinatzea hezkuntza-komunitateari eragiten dioten arazoei modu integralean heldu ahal izateko. Nabarmendu zutenez, elkarlanaren bidez baino ezin izango dira sortu ikasle guztientzako hezkuntza-ingurune seguruak eta bidezkoak.

Hitzaldi eta mahai-inguruetan gazteen ikuspegia ere sartu zen, Andaluziako, Kanarietako, Kataluniako eta Euskal Autonomia Erkidegoko defentsa-erakundeetako haur eta nerabeen kontseiluetako ordezkarien bidez.

Kontsultatu Herriaren Defendatzaileak Koordinatzeko XXXVIII. Jardunaldien Ondorioen dokumentu osoa

Argazki galeriarako, hemen sakatu:

Herriaren Defentsa-Erakundeen titularrak Aragoiko agintariekin

La Justicia de Aragón-ek eta Estatuko Arartekoak prentsari erantzuten diote

Ángel Gabilondo Estatuko Arartekoak Zaragozan Herriaren Defendatzaileak Koordinatzeko Jardunaldiak inauguratu ditu

Concepción Gimeno, La Justicia de Aragón

Patxi Vera Nafarroako Arartekoak César Bona maisua aurkeztu du

César Bona, maisu eta idazlea, Maisuen Nobel saria

Patxi Vera Nafarroako Arartekoa César Bona maisuarekin hizketan

Patxi Vera Nafarroako Arartekoa eta Carlos Sarasibar instituzioaren idazkari nagusia

Zaragozan Defentsarien Koordinazio Jardunaldiak

Nafarroako Arartekoa Patxi Vera Koordinazio Jardunaldietan

Autonomia-erkidegoetako defendatzaileak Haur eta Nerabeen Tailerrean parte hartu duten gazteekin

Hezkuntza eta desgaitasuna, erantzun egokia emateko askotariko ereduak

Ingurune sozioekonomiko behartsuak eta hezkuntza-ekitatea

Osasun mentala eta ongizate emozionala eskola-ingurunean

 Jazarpena eta bakardadea haurtzaroan eta nerabezaroan

Lurraldeak hezkuntzan duen eragina, hezkuntza ekitatibo eta kohesionatzailerako erakundeen arteko koordinazioa

Administrazioen erantzuna hezkuntza-inguruneko kalteberatasunaren aurrean

Nerabeak zaurgarritasunaren aurrean ikasgeletan. Zure ahotsa garrantzitsua da

Coral Elizondo, inklusiorako hezkuntza-berrikuntzan aditua

Zaragozako Herriaren Defendatzaileak Koordinatzeko Jardunaldietan parte hartu dutenak

Partekatu edukia