Partekatu edukia
Gizarte-entitateekin egiten ari den elkarrizketa-erondan, Patxi Verak Gaz Kalórekin bildu nahi izan zuen atzo, bere lana ezagutzeko eta ijito-komunitateak bizi dituen zailtasun nagusiei buruzko iritziak trukatzeko.
Federazioak, batez ere landa-eremuko ijitoekin lan egiten duenak, asistentzialismoan baino, osasunaren, hezkuntzaren, prestakuntzaren eta enpleguaren bidez egiturazko aldaketa bat sustatzen du. Bileran azaldu zutenez, erronka nagusienetako bat hezkuntza da, ijito-haurren hamarretik bik bakarrik amaitzen baitute Bigarren Hezkuntza.
Eskola-absentismoaren aurkako borrokan, Gaz Kalók adierazi du eskola-sustatzailearen figura funtsezkoa dela, eta, beraz, toki-erakunde guztiek figura hori abian jartzea eskatzen du, beharrezkoa izanez gero, horretarako foru-laguntza eskatuz.
Nafarroako Ijitoen Elkarteen Federazioa kezkatzen duen beste gai bat gizarteak ijito-komunitateari buruz duen irudi negatiboa da. Horri aurre egiteko, Gaz Kalók sentsibilizazio-kanpainak egiten ditu ikastetxeetan, baina Administrazioak ere gai horretan sentsibilizazio-lana egin dezan eskatzen du.
Atzoko bileran, Gaz Kalóren aldetik, Ricardo Fernández, Flor Hernández eta Ana Sainz Zuzendaritza Batzordeko kideek parte hartu zuten. Instituzioaren aldetik, Patxi Vera Arartekoa eta Susana Galilea kabineteburua bertaratu ziren.
Partekatu edukia