Partekatu edukia
Herriaren hamar Defendatzaileek, Espainiakoa eta Autonomi Erkidegoetako bederatziek, beraien artean Nafarroako Arartekoa den Francisco Javier Enériz Olaecheak, Osasun Sistema Nazionaleko ospitaleko larrialdi zerbitzuari eta gaixoen eskubideei eta bermeei buruzko azterlan bateratua burutu dute.
Azterlan hori 2015eko urtarrilaren 26an aurkeztu zen komunikabideen aurrean Espainiako Herriaren Defendatzailearen egoitzan, Madrilen.
Dokumentuan berrogei ondorio atera dira.
Ondorioen artean, ospitaletako larrialdi zerbitzuetako arduradunak diren osasun arloko profesionalak nahikoak ez direla azpimarratu zen eta horrek barruko mediku egoiliarrek asistentzia jardunean gehiegizko ardura izatea dakarrela.
Nabarmendutako beste gauza bat izan zen larrialdiko asistentziak arreta behar duten zailtasun garrantzitsuak dituela, horien artean zerbitzuaren saturazioa. Baina pilaketaren konponbidea ez da bakarrik espazio fisikoak zabaltzea. Nafarroako Arartekoa den Francisco Javier Enérizek azaldu zuen bezala, Arazoa ez da konponduko antolakuntzan eta kudeaketan ere aldaketak ematen ez badira
.
Txostenean adierazten den bezala, profesionalek arreta punta horiek aurreikusteko eskarmentu nahikoa dute, egoera horiei aurre egiteko baliagarri izango litzatekeena, administrazioek askotan ustekabetzat jotzen dituzten puntak.
Gainkargak gaixoen duintasuna eta intimitatea hondatzea ekar dezake, kasu askotan ematen den egoera eta larrialdi zerbitzuetako egitura fisikoak eta funtzionalak, zerbitzu hauen saturazioak eta oraindik nahikoa ez den ospitaletako pribatutasunaren errespetuaren kulturak sortua da.
Gizarteko pertsona ahulenei ere arreta egokia emateak kezkatzen gaitu. Azterlanak adierazten duen bezala, etxerik ez duten pertsonen edo egoera irregularrean dauden immigranteen asistentziaren jarraikortasuna ez dago bermatuta. Horrela, aurkezpenean pertsona immigranteen asistentzia hondatzen duten neurriak (ordainketa konpromisoak exijitzea edo fakturak igortzea) adierazi ziren eta mediku arreta larrialdi arretan formalki alta ematea baino gehiago luzatu behar dela.
Partekatu edukia