Bilaketa aurreratua

Albisteak

Visita a la Asociación Rumiñahui

Harrerarako eta laguntza integralerako tokia

2024 urria 25

Patxi Vera Nafarroako Arartekoa Rumiñahui Elkartearen egoitzara joan zen urriaren 23an, Iruñeko Aralar kalean, eta hango arduradunekin bildu zen. Vera Susana Galilea kabineteburuarekin egon zen, eta, erakunde horren aldetik, Yuliana Anchudia lurralde-ordezkariak, María Azpiroz del Cubillo abokatuak eta Nicole Cabrera bizikidetza-teknikariak jardun zuten anfitrioi gisa.

Rumiñahui Elkartea irabazi-asmorik gabeko erakundea da, boluntarioekin lan egiten du eta etorkinen defentsa du funtsezko helburu. Eginkizun hori betetzeko, hainbat jarduera garatzen ditu, hala nola harrera, kultura-bizikidetzaren sustapena, komunitate-taldeekiko harremana sareak ezartzeko eta harremanak finkatzeko, eta aholkularitza juridikoko eta laguntzako zerbitzu bat, elkarte horretara jotzen duten pertsonek hasitako jarduerak eta proiektuak normalizatzeko.

Hain zuzen ere, erakunde honek aurre egin beharreko oztopo nagusietako bat Atzerritartasunarekin hitzordua lortzeko dagoen zailtasunarekin lotuta dago. Era berean, etorkin askoren gidabaimenak Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak Foru Komunitatean duen egoitzarekin baliozkotzeko kudeaketak ere ez dira ez arinak ez errazak, Rumiñahuiko arduradunek adierazi zutenez.

Behar eta eskaera horiek ezagututa, Nafarroako Arartekoa haren esanetara jarri zen, laguntza emateko, izapidetzeko eta helarazten dizkioten eskaerei eta proposamenei erantzuteko.

Partekatu edukia