Bilaketa aurreratua

Albisteak

Adolescentes de varias Comunidades aportan sus ideas sobre protección en la infancia

Hainbat komunitatetako nerabeek haurtzaroko babesari buruzko ideiak eman dituzte

2023 ekaina 30

Hainbat komunitatetako nerabeek haurtzaroko babesari buruzko ideiak eman dituzteEkainaren 26ko albistean aurreratu genuen bezala, ekainaren 26, 27 eta 28an "Gure ahotsa. Babesgabetasun arriskuan dauden haur eta nerabeei buruz neska eta mutilen hausnarketak” tailerra egin zen Bilbon. Topaketa hori Euskadiko Arartekoak antolatu zuen, eta lehenengoa izan zen Kataluniako Síndic de Greuges instituzioak "Babesgabetasun-arriskuan dauden haurrak eta nerabeak" gai nagusitzat hartuta antolatuko dituen Defentsa Erakundeak Koordinatzeko XXXVI. Jardunaldietan.

Topaketaren helburua izan da, alde batetik, eta Agintzari erakundearen parte-hartzearekin, babesgabetasun-egoerak bizi izan dituzten nerabeen zuzeneko testigantzak entzutea, eta, bestetik, Rafael Benito neurologoari entzutea, hark modu grafiko eta irisgarrian azaldu baitu babesgabetasunak pertsonengan eragiten duen kaltea. Bizitzako lehen urteak bizitza osoko aldi garrantzitsuena dira, adituak adierazi duenez, eta, beraz, erabakigarria da haurren eta nerabeen eskakizunak, premia fisikoak, kognitiboak, emozionalak, sozialak eta ideiak kontuan hartzea, hau da, haurrak zaintzea edo ez zaintzea.

Nerabeek, hainbat komunitatetatik etorritakoek, aktiboki parte hartu dute tailerrean, eta hausnarketak, ideiak eta iradokizunak egin dituzte kezkatzen dituzten arriskuei buruz, behar dituzten erreferenteei buruz, babes-espazioei eta espazio seguruei buruz, informazioari buruz eta abar.

Ekarpen horiek Herriaren Defendatzaileek eztabaidatuko dituzte ondoren parte hartuko duten Koordinazio Jardunaldietan.

Nafarroako ordezkaritza honako hauek osatu dute: Ainhoa Fernandez eta Luis Pandela, biak 14 urtekoak eta HAZIALDEAko kideak (elkarte horrek Iruñeko Ermitagaña auzoan lantzen ditu haurren arretarako gai komunitarioak); David Garralda, elkarte horretako monitorea; eta Susana Galilea, Nafarroako Arartekoaren Kabineteburua.

 

Partekatu edukia