Bilaketa aurreratua

Albisteak

Reunión del Defensor del Pueblo de Navarra con Aspace

Garun-paralisia duten pertsonentzako bizi-ibilbidea

2023 martxoa 24

Nafarroako Arartekoa Aspace Nafarroarekin bildu zen atzo, martxoaren 23an

Bi erakundeen arteko topaketaren helburua izan zen erakunde horretako zerbitzuen erabiltzaileen premiak ezagutzea, Patxi Vera gizarte-erakundeekin izaten ari den harreman-errondaren barruan.

Aspace 1971n sortu zuen guraso talde batek, eta garuneko paralisia edo antzeko alterazioak zituzten seme-alabentzat aukerak bilatzen zituzten. Gaur egun, irabazi-asmorik gabeko erakunde horrek bizi-ibilbide oso bat eskaintzen du, honako zerbitzu hauek barne hartzen dituena: harrera eta orientazioa, arreta goiztiarra, hezkuntza bereziko ikastetxea, arreta anbulatorioa, kirol-kluba, aisialdiko eta denbora libreko kluba, eguneko zentroa, hidroterapia, egoitza-baliabideak, zentro okupazionala, enplegu-zentro berezia eta laneratzeko zerbitzua. Era berean, hainbat programa garatzen ditu, hala nola boluntariotzakoak, herritartasun aktibokoak edo irrati-programa bat.

Atzoko bileran, zentro soziosanitarioetarako COVIDaren aurkako araudia aldatzeko eskatu zuen Aspacek, oraindik kutsatuta dauden pertsonen isolamenduak aurreikusten baititu. Halaber, Administrazioaren inprimakiak eta informazioa irakurketa errazeko sistemara egokitzeko beharra adierazi zuen, errazago uler daitezen.

Aspace Nafarroaren aldetik, David Erice presidentea eta Rafael Olleta Ruiz zuzendari nagusia bertaratu ziren bilerara. Arartekoaren aldetik, Patxi Vera titularra eta Susana Galilea kabineteburua bertaratu ziren.

 

Partekatu edukia