Bilaketa aurreratua

Albisteak

Reunión del Defensor del Pueblo de Navarra con la Fundación Santa Lucía-Adsis

Etxebizitza izatea gizarte-bazterkeriari aurre egiteko

2023 maiatza 18

Nafarroako Arartekoa Santa Lucía-Adsis fundazioariekin bildu zen astelehenean, maiatzaren 15ean

Gizarte-bazterkeriaren aurka borrokatzeko etxebizitza bat izateko aukera bermatzea izan da beti Santa Luzia-Adsis Fundazioaren muina. Fundazio horren historia 1972an hasi zen, Santa Luzia Gutxiengo Etnikoak Sustatzeko Zentroa sortu zenean. Harrezkero, egoera zaurgarrian dauden pertsonei aukerak emateko lan egin du.

Gaur egun, Fundazioak 105 etxebizitza kudeatzen ditu (34 jabetzan), gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonentzat, Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan. Abriendo Puertas proiektuaren bidez, aldi baterako alokairuko etxebizitzak eskaintzen ditu. Nafarroako Gobernuarekin itundutako EISOVI Zerbitzuaren bidez, ostatu-aukerei buruzko orientazioa ematen dio eskatzen duenari. Bi programa horietan, gainera, herritarren integrazioa eta bizikidetza bermatzeko laguntza eskaintzen du, gizarte-zerbitzuekin, udalekin eta finka-administrazioekin koordinatuta betiere. Ildo beretik, Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan ari da Gizarteratzeko Etxebizitza Programan.

Gaur egun, Santa Lucía-Adsis 18 profesionalek osatzen dute: 14k Iruñean lan egiten dute eta 4k Tuteran. Bi proiektutan parte hartzen duten boluntarioak ere ditu: mentoretza soziala, emantzipazio-prozesuan zailtasunak dituzten gazteei laguntzeko, eta Puzzle proiektua, Sanduzelai auzoan eskola-errefortzuak emateko eta aisialdian sozializatzeko.

Bere egunerokoan, Fundazioak hainbat arazo antzeman ditu, astelehen honetan Arartekoari jakinarazi zizkiotenak: babestutako gizarte-etxebizitzen eskasia, zenbait pertsona erroldatzeko zailtasunak eta osasun mentalerako baliabide publiko nahikorik ez izatea... Gai horiek eta beste batzuk jorratu zituzten bileran; bertan parte hartu zuten Gilberto Pardok, Santa Lucía-Adsis Fundazioko zuzendariak; Encarna Chíak, EISOVI zerbitzuaren koordinatzaileak; eta Maitane Gonzálezek, programen koordinatzaileak. Erakundearen izenean, Patxi Vera, Arartekoa, eta Susana Galilea, Kabineteko burua, izan ziren.

Partekatu edukia