Bilaketa aurreratua

Albisteak

Reunión con La Majarí

Eskola-absentismoaren aurkako indarrak batzen

2023 urtarrila 26

Arartekoa La Majarí Ijito Elkartearekin bildu zen atzo, urtarrilaren 25ean. Elkarte horrek komunitate horren bizi-baldintzak eta integrazio-aukerak hobetzeko lan egiten du

Bilera elkartearen egoitzan egin zen, Antsoainen, eta Arartekoa gizarte-entitateekin egiten ari den elkarrizketa-erronda baten parte da, kolektibo guztien premiak eta arazoak ezagutzeko.

La Majarí elkarteak 35 urte baino gehiago daramatza ijito-komunitatearekin lanean, bereziki Iruñean eta bere Eskualdean bizi denarekin, erabiltzaileen % 85 baita.

Arartekoak interesa agertu zuen elkarteak garatzen dituen programen inguruan, hala nola Hezkuntza, Harrera edo Etxebizitza.

Hezkuntzaren eremuan, ijito-komunitatean eskola-absentismoaren tasa handia izateagatik kezkatuta dagoela adierazi zuen elkarteak, eta Hezkuntza Departamentuak inplikazio handiagoa izatea eskatu zuen datu horiek hobetzeko. Lan-ildo horretan, eskola-sustatzaileek egiten duten lana nabarmendu zuen La Majarí elkarteak.

Bileran, La Majarí elkartearen izenean, José Luis Jiménez presidenteak eta Olga Navarlás eta Amaia Larráyoz gizarte-langileek parte hartu zuten. Instituzioaren aldetik, Patxi Vera Arartekoa eta Susana Galilea kabineteburua izan ziren.

Partekatu edukia