Bilaketa aurreratua

Albisteak

Ekonomia eta Ogasun Departamentua aztertzen ari da kaleratzeengatiko kalte-ordainak ez daitezela lanaren errenta gisa hartu PFEZa ordaintzeko garaian.

2010 ekaina 03

Nafarroako Ararteko Francisco Javier Enériz Olaecheak eskatu bezala, Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentua azterlan bat egiten hasia da honako helburuarekin: “ez daitezela kaleratzeengatiko kalte-ordainak lanaren errenta gisa hartu, PFEZa ordaintzeko garaian”.

PFEZari buruzko Foru Legearen Testu Bategineko 7. artikuluaren arabera, zerga horretatik salbuetsita daude langilea kaleratu edo lana uztegatik ematen diren kalte-ordainak, Langileen Estatutuan edo hori garatzeko araudian nahitaezko gisa ezarrita dagoen kopuruaren barnean. Hala eta guztiz ere, salbuespena ez da aplikatzen enpresa horrek berak edo hari loturiko beste enpresa batek langilea berriz ere kontratatzen duenean, “erregelamendu bidez ezarriko diren kasu eta baldintzetan”.

Nafarroako Arartekoaren erakundeari erantzuteko idazkian, Tributu Ogasunak jakinarazi du PFEZari buruzko Foru Legeko Testu Bategineko 7. artikuluan jasotako salbuespenaren araupetzeak, kasu batzuetan, berekin ekar lezakeela –langileak kanporatu zituen enpresa berera lanera itzultzen diren kasu batzuetan– langileak etorkizunean birkokatzea sustatzeko politikari aurka egiten dioten eragin batzuk.

Hori dela eta, Ekonomia eta Ogasun Departamentua hasia da salbuespen horren eta hartan jasotako mugen aurkako azterketa bat egiten “egungo araupetzea –zeina ederki justifikatuta baitago abusu edo iruzurreko egoerak ekiditeko– bateragarria izan dadin muga horiek deuseztatzearekin, abusu edo iruzur horren existentzia egiaztaturik ez dagoen kasuetan”, departamentuak dioen bezala.

Partekatu edukia