Bilaketa aurreratua

Albisteak

Reunión del Defensor del Pueblo de Navarra con COCEMFE

Desgaitasuna duten pertsonen ahotsa

2023 otsaila 09

Arartekoa otsailaren 7an, asteartea, Nafarroako COCEMFEko ordezkariekin bildu zen

Gizarte-erakundeetara hurbiltzen jarraituz, Patxi Vera Desgaitasun Fisikoa eta Organikoa duten Pertsonen Espainiako Konfederazioaren (COCEMFE) Nafarroako ordezkaritzarekin bildu zen.

Erakunde honek desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea, autonomia eta bizitza independentea hobetzeko lan egiten duten 18 elkarte biltzen ditu: Alzheimer duten Pertsonen Familien Elkartea (AFAN), Fibromialgia Elkartea (AFINA), Crohn eta Colitis Ultzeradunen Elkartea (ACCU-NAVARRA), Giltzurrun-gaixotasunen aurkako Borrokarako Elkartea (ALCER), Lizarraldeko Desgaitasuna duten Pertsonen Elkartea (AMIFE), Erriberako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Elkartea (AMIMET), Nafarroako Diabetes Elkartea (ANADI), Nafarroako Párkinson Elkartea (ANAPAR), Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Elkartea (ANELA), Nafarroako Laringektomizatuen Elkartea (ANL), Nafarroako Arantza Bifidoaren eta Hidrozefaliaren Elkartea (ANPHEB), Nafarroako Gaixotasun Neuromuskularren Elkartea (ASNAEN), Transplantatuen eta Gibeleko Gaixoen Elkartea (ATHENA), Esklerosi Anizkoitzaren Elkartea (EM Navarra), Fibrosi Kistikoaren aurkako Nafarroako Elkartea (FQ), Nafarroako Fibromialgia eta Neke Kronikoaren Elkartea (FRIDA), Hartutako Kalte Zerebralaren Haurren Elkartea (Hiru Hamabi 3/12) eta Nafarroako Bularreko Minbiziaren Elkartea (SARAY).

Bileran, Arartekoak Konfederazioaren lanaz eta artatzen dituen pertsonen premiez galdetu zuen. Konfederazioak azaldu zuenez, bitarteko eta profesional sanitario gehiago behar dira desgaitasuna eta gaixotasun kroniko eta endekapenezkoak dituzten pertsonei arreta emateko, bai eta diziplina anitzeko taldeak eta plantilla egonkorragoak ere, arreta koordinatua eta jarraipen egokia bermatzeko. Era berean, entitateak eskolako erizainaren figura eskatzen du ikasleei arreta emateko, eta adingabeak goiz errehabilitatzeko eskola-oporraldietan. Bestalde, anbulantzia gehiago eskatzen dituzte osasun-zentroetara eramateko, ikerketan inbertsio handiagoa egiteko eta erraztasun gehiago tratamendu berriak eskuratzeko.

Astearteko bileran, COCEMFEren aldetik, Edurne Jauregui gerenteak, Cristina Mondragón presidenteak eta Konfederazioa osatzen duten elkarteetako zenbait ordezkarik parte hartu zuten. Instituzioaren aldetik, Arartekoa, Patxi Vera, eta Kabineteburua, Susana Galilea, bertaratu ziren.

Partekatu edukia