Partekatu edukia
El Vergel egoitzak mende erdi bete du eta, ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu ditu, gaur arratsaldean Patxi Vera Nafarroako Arartekoa gonbidatu duten ospakizun batekin amaitu direnak.
Vergel Nafarroako Gobernuaren mende dago, eta, gaur egun, 153 plaza eta 65 urtetik gorakoentzako eguneko zentro bat ditu. Azkenaldian, aitzindaria izan da bizikidetza-unitate murritzagoetan oinarritutako bizitegi-ereduaren aldeko apustua egiten; izan ere, bizikidetza-unitate horiek ingurune familiarragoa eskaintzen dute eta pertsona bakoitzaren premiak eta bizi-planak kontuan hartzen dituzte.
Arratsaldeko ekitaldian izan dira, besteak beste, María Chivite presidentea, Mari Carmen Maeztu Eskubide Sozialetako kontseilaria, Santos Induráin Osasuneko kontseilaria eta María Echávarri Iruñeko alkateordea. Ekitaldian, zentroko bizikidetza-unitate bat bisitatu dute bertaratuek, eta erakundeen esku-hartzeak entzun dituzte, bai eta Alberto Sola El Vergeleko medikuaren eta Amparo Hernández eta Pacho Guerrero egoiliarren hitzak ere, zentroan izandako anekdotak eta esperientziak kontatu baitzituzten.
Partekatu edukia