Bilaketa aurreratua

Albisteak

Reunión del Defensor del Pueblo de Navarra con la Escuela Taller Etxabakoitz

Bigarren aukerako eskola

2023 apirila 28

Nafarroako Arartekoak Etxabakoitz Eskola Tailerra bisitatu du gaur, apirilaren 28an

Patxi Vera, Nafarroako Arartekoaren bulegoko titularra eta instituzio honetako kabineteburua, Susana Galilea Etxabakoitzera joan dira gaur, auzo horretan dagoen Eskola Tailerrak Aladino Colín eta Pablo Sánchezen eskutik eta Carmen Aísa tailerreko zuzendari eta orientatzailearen eskutik egiten duen lana ezagutzera.

Etxabakoitz Eskola Tailerra Fundazioak, Hezkuntza Departamentuarekin lankidetzan, hezkuntza-sisteman aurrera egiten jarraitzeko edo gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko baliabide pertsonalak, sozialak eta hezkuntzakoak eskaintzen dizkie hezkuntza-sistema utzi duten gazteei. Zentroak bi prestakuntza-aukera ditu. Alde batetik, curriculum egokituko bi programa ematen dira DBHko bigarren maila gainditu ez duten 14 edo 15 urteko neska-mutilentzat, Oinarrizko Lanbide Heziketa edo Lanbide Tailerrak egin ahal izan ditzaten. Bestalde, DBH gainditu ez duten 15 eta 17 urte bitarteko gazteentzat, Lanbide Heziketako bi ziklo eskaintzen dira: Ile-apainketa eta estetika eta Elektrizitate eta elektronika.

Kasu guztietan, hezkuntza-programa ikasleen premietara eta baldintzetara egokitzen da, eta ikasleen eta haien ingurunearen jarraipen pertsonalizatua egiten da.

Partekatu edukia