Bilaketa aurreratua

Albisteak

Logo

Auzotarren asoziazionismoa Sanduzelairen aurrerapena eta elkarbizitza sustatzeko

2023 maiatza 05

Nafarroako Arartekoa Umetxea Sanduzelai elkarteko ordezkariekin bildu zen atzo, maiatzaren 4an

Sanduzelai Iruñeko kultur aniztasunik handiena duen auzoetako bat da, eta 12.500 bat biztanle ditu (2022ko datuen arabera). Biztanleen portzentaje handi bat adingabeak dira, eta beste zati handi bat pobrezia-egoeran bizi da. Nafarroako Arartekoak interesa agertu zuen Iruñeko auzo honetako haurren eta gazteen egoeraz, Umetxea Sanduzelai elkartearekin izandako bilera batean. Bileran izan ziren, elkartearen aldetik, Dani Gómez, komunitateko langilea eta hezitzailea, Asier Larráyoz, ingeniaritza-ikaslea eta komunitate-hezitzailea, eta Alberto Jáuregui, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gizarte Laneko irakaslea eta elkartearen kide hasieratik; Arartekoaren aldetik, Patxi Vera eta Kabineteko burua, Susana Galilea izan ziren.

Elkarteak 1990eko hamarkadaz geroztik prebentzio-lana egiten du haurrekin, gazteekin eta familiekin, aisialdiko jardueren bidez, Iruñeko auzo horretan. Nola gauzatzen dute? Ikastetxeekin eta osasun-zentroarekin lankidetza estuan aritzen dira, eta auzoko neska-mutilei protagonismoa eta parte-hartzea ematen diete. Hamaika urtetik aurrera, batzarkide izateko gonbita egiten zaie, auzoan lanean aritzeko beren adineko beste neska-mutil batzuekin batera, eta, hamahiru urtetik aurrera, aisialdiko begirale izateko prestakuntza egitea proposatzen zaie. Elkarbizitza eta integrazioa sustatzea da helburua, neska-mutilak dibertitzea eta prestatzea, eta, aldi berean, Sanduzelai auzoari bizia ematen laguntzea.

Azkenaldian, Umetxeak Iruñeko prebentziorako ekipoen eredua aldatzeko erronkari aurre egin behar izan dio. Aldaketa horren ondorioz, aurrekontu mugatuago batera egokitu behar izan du, eta boluntarioekin lan egitera ohitu behar izan du bizitza komunitarioaren alde lan egiten jarraitzeko. Beste erronka batzuek pobreziarekin, emakumeen berdintasunarekin eta hezkuntzarekin dute zerikusia.

 

 

Partekatu edukia