Bilaketa aurreratua

Albisteak

Ahots-mezurik uzten ez denean dei-ezarpena kobratzeari buruzko kexa bat igorri dio Nafarroako Arartekoak Estatuko Arartekoari.

2009 urria 16

Nafarroako Ararteko Francisco Javier Enériz Olaecheak kexa bat igorri dio Estatuko Arartekoari. Kexa herritar batek aurkeztua da, eta bertan adierazten da nola telefono-konpainia batek dei-ezarpenaren kontzeptuan fakturatzen dituen, ahots-postontziaren zerbitzuagatik, estaldurarik gabe dauden edo komunikatzen dauden sakelako telefonoetara egiten diren deiak. Hori guztia ahots-postontzian mezua grabatu nahiz ez grabatu.

Herritarrak agertzen du soilik fakturatu beharko liratekeela ahots-mezuaren grabazioko denborari dagozkion zenbatekoak, eta ez litzatekeela inongo zenbatekorik fakturatu behar mezurik uzten ez den kasuetan.

Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak komunikazio elektronikoetako zerbitzuak emateko zerbitzuaren kalitateari buruzko baldintzak erregulatu zituen. Agindu horren helburuen artean –Javier Enérizek azaltzen duen bezala–, honakoak daude: gardentasuna ematea, erabiltzaileei –eta bereziki kontsumitzaileei– muntako informazioa eskuratuz merkatuan dauden eskaintzan desberdinetako zerbitzuaren kalitateari buruz; zerbitzuko gutxieneko kalitate maila bat bermatzea oinarrizko zerbitzuak ematen direnean –esate baterako zerbitzu unibertsala–; antolatzea operatzaileek kalitatezko banakako konpromisoak sar ditzaten erabiltzaileekin egiten dituzten kontratuetan, bai eta behar diren konpentsazio-tresnak ere, ez-betetzeak gertatzen direnean; Administrazioari informazio puntuala ematea matxura handiak edo zerbitzuaren kalitatea okerragoa izatea dakarten inguruabarrak gertatzen direnean; eta bermatzea operatzaileek akatsik gabeko fakturazioa eginen dietela erabiltzaileei.

Nafarroako Arartekoak kexa hori Estatuko Arartekoari igorri dio, haren edukia azter dezan –haren eskumenen esparruan sartzen da guztiz Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioa ikuskatzea– eta bidezkoa bada eta egokitzat jotzen badu gai honetan esku har dezan.

Partekatu edukia