Partekatu edukia
9/22 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Gardentasun Kontseiluan Nafarroako Arartekoaren ordezkaria eta haren ordezkoa izendatzen dituena.
Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 65. artikuluak Nafarroako Gardentasun Kontseiluaren osaera arautzen du, eta, lehenengo apartatuko f) atalean aurreikusten duenez, kideen artean Nafarroako Arartekoaren ordezkari bat egongo da.
Manuak xedatzen du, halaber, kideak izendatzeko prozedura dagokion erakunde edo organoari dagokiola, eta organo horrek, gainera, ordezko bat izendatu ahal izango duela gaixotasun, absentzia edo aldi baterako ezinen kasuetarako.
Aipatutako 65. artikuluaren hirugarren apartatuak ezartzen duenez, Nafarroako Gardentasun Kontseiluko kideak lau urterako izendatuko ditu Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gardentasun Kontseiluko titulartasuna duenak proposatuta, dagokien entitate edo erakundeek aldez aurretik izendatuta.
Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkuraren 2022ko martxoaren 10eko Erabakiaren bidez, egungo Nafarroako Arartekoa izendatu da. Kargua 2022ko martxoaren 23an hartu zuen.
Izendapen hori ikusita, eta kontuan hartuta, gainera, orain arte Nafarroako Gardentasun Kontseiluko ordezkaria Nafarroako Arartekoa zela, beste izendapen bat egin behar da.
Ondorioz, 5/2018 Foru Legearen 65. artikuluarekin eta Nafarroako Arartekoaren Erakundearen Antolamendu eta Funtzionamendu Erregelamenduaren 7 r) artikuluarekin bat etorriz, honako hau,
HAU EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.- Nafarroako Gardentasun Kontseiluan Nafarroako Arartekoaren ordezkari izendatzea Carlos Sarasíbar Marco jauna, erakundeko idazkari nagusia-aholkulari teknikoa.
Bigarrena.- Nafarroako Gardentasun Kontseiluan Nafarroako Arartekoren ordezkariaren ordezko izendatzea Inés Monreal Azcárate andrea, erakundeko aholkulari teknikoa.
Hirugarrena.- Ebazpen hau Gardentasun Kontseiluko presidenteari eta interesdunei jakinaraztea, dagozkion ondorioetarako.
Iruñean, 2022ko apirilaren 4an.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Patxi Vera Donazar
Partekatu edukia