Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

7/22 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Nafarroako Arartekoarena, instituzioaren web orrialdearen euskarri edo mantentze integraleko zerbitzuen kontratazioa esleitzen duena, 2022ko apirilaren 1etik 2023ko martxoaren 31 bitarte.

2022 martxoa 15

7/22 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Nafarroako Arartekoarena, instituzioaren web orrialdearen euskarri edo mantentze integraleko zerbitzuen kontratazioa esleitzen duena, 2022ko apirilaren 1etik 2023ko martxoaren 31 bitarte.

Kudeaketa teknikarien txostena ikusita, Txostenak erakundearen aipatutako zerbitzuak esleitzearen beharra aitortzen du.

Kontu-hartzailetzaren txostena ikusita eta egindako kreditu-erreserba ikusita, eta 2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa, kontuan hartuz,

 

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena.- Instituzioaren web orrialdearen (www.defensornavarra.com) euskarri edo mantentze integraleko zerbitzuak esleitzea ILUNE Diseño, S.L. enpresari, 2022ko apirilaren 1etik 2023ko martxoaren 31 bitarte, bere IFZ […] izanda, 2.400 eurorengatik (BEZa kanpo), aurkeztutako eskaintzaren arabera.

Bigarrena.- 2.178 euroko, BEZa barne, kredituak baimendu eta konprometitzea 2022ko ekitaldiari egotz dakiokeen zatia indarrean dagoen aurrekontuko "Informazio-prozesuetarako ekipamenduak konpontzea, mantentzea eta kontserbatzea" 2160 partidaren kargura.

Hirugarrena.- Adierazitako kontratazioak eragingo dituen gastuak, 2023ko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra arteko aldiari dagokionez, 2023ko ekitaldiari aplikatuko zaizkio, baldin eta 2023ko gastu-aurrekontuko 2160 partidan (“Informazio-prozesuetarako ekipamenduak konpontzea, mantentzea eta kontserbatzea” izenekoa) kreditu egokia eta nahikoa izanez gero.

Laugarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta enpresa adjudikaziodunari helaraziko zaie.

Bostgarrena.- Ebazpen honen kontra, administratzioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, ebazpena jakinarazi eta bi hilabeteko epean, eta horrek ez dio kalterik egingo ebazpena jakinarazi eta hilabete bateko epean Arartekoaren aurrean aukerako berraztertze-errekurtsoa jartzeko aukerari. Kontratazio publikoaren arloko erreklamazio berezia aurkeztu ahal izango dute baita ere, halaber, kontratu publiko baten lizitazioan eta esleipenean interesa duten enpresek, profesionalek eta pertsonek Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegian.

 

Iruñea, 2022ko martxoaren 15ean.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia