Partekatu edukia
6/22 EBAZPENA, martxoaren 29koa, Nafarroako Arartekoaren erakundean 2022 ekitaldian lanean ari diren langileen ordainsariekin lotura duten kreditu baimenduak eta konprometituak aldatzen dituena.
Nafarroako Arartekoaren urtarrilaren 27ko 4/22 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileen urteko ordainsari gordinak finkatu ziren 2022rako, eta horiek finantzatzeko behar ziren kredituak baimendu eta konprometitu ziren.
Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkuraren 2022ko martxoaren 10eko Erabakiaren bidez, Patxi Vera Donazar egungo Nafarroako Arartekoa izendatu da, uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 2. artikuluan ezarritakoaren arabera. 2022ko martxoaren 23an hartu zuen kargua.
Ikusi da kudeaketari buruzko txosten teknikoa. Txostenak izendapen horren ondorioz aurrekontuetan egin beharreko doikuntzen berri ematen du, eta Nafarroako Parlamentuaren ekonomia- eta finantza-araudian ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau
HAU EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.- Baimena ematea hurrengo kreditu-transferentzia hauek egiteko indarrean dagoen gastu-aurrekontuaren koadro atxikian zehaztutako partiden kargura::
Partida |
Izena |
Jatorrizko partida |
Helmugako partida |
---|---|---|---|
1604 |
I. kapitulua, funtsa |
8.374,39 |
|
1000 |
Defendatzailearen ordainsariak |
|
400,47 |
1600 |
Gizarte Segurantza |
|
7.973,92 |
Bigarrena.- Langileen gastuei buruzko I. kapituluan baimendutako eta konprometitutako gastuak aldatzea, erakundean lanean ari diren langileen ordainsariak behar bezala isla daitezen 2022 ekitaldian, indarrean dagoen gastuen aurrekontuko partida hauen kargura:
Partida |
Izena |
Zenbatekoa |
---|---|---|
1000 |
Defendatzailearen ordainsariak |
400,47 |
1100 |
Behin-behineko langileen ordainsariak |
-1.096,67 |
1600 |
Gizarte Segurantza |
15.665,88 |
Hirugarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari jakinaraztea.
Iruñean, 2022ko martxoaren 29an.
Pamplona, 29 de marzo de 2022.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Patxi Vera Donazar
Partekatu edukia